Markinan pilotari profesional ugari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hamasei urte zituela hasi zen profesional pilotan, baina arin utzi zuen Juanek. Vigon ibili zen profesional, beste markinar askorekin batera. Espainian bertan ere zestako frontoi asko egon zen eta baita Bruselasen ere. Orduko pilotari onak Txuso Larrañaga, Kareaga, Laka, Mutrikuko Txurruka, Garmendia, Egurbide eta 'Pistón' izan ziren, besteak beste. Asko Ameriketara joan ziren eta dirua egin zuten bertan dolarrarekin.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko irailaren 26a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: MAR-058/016
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- Zebat urtekin jun ziñen Vigora?
- Gero ni bai, pelotan neu be jun nitzen, pelotari profesional.
- Ibili ziñen profesional?
- Bai. Hamasei urtegaz jun nitzen, baiña nik laster itxi neban e!
- Bilbora joan zinen?
- E?
- Bilbora?
- Ez, Vigo, Galicia.
- A, Vigora! A bai, e? Hamasei urtegaz, e?
-Bai. Asko jun giñen ordun hamendik, e! Markiñetik asko jun giñen, bai.
-Bai, e? Han eiten pelotan?
-Bai, han frontoie zabaldu eben. Bueno, frontoie eindde euen lehendik be. Lehen eindde euen frontoie ta gero orduntxe zabaldu eben ostera be, ta gero urte askotan segidu eban han. Baiña ordun frontoiek pelotakuek asko euezan, e! Euen: La Coruña, Vigo, Lérida, Madrid, Barcelona, Sevilla... Bruselasen be bai euezan pelotarixek. Ordun pelotari asko juten zan Markiñetik.
- Baiña zuek zestakoak, ez?
- Bai, zestakuek danok, danok zestakuek.
- Hemen zestakoak, ez?
- Bai, bai. Eskukuek ez euken merkaurik hamendik kanpora. Eskuz berton bakarrik, Euskal Herrixen bakarrik.
- Eta zesta kanpoan be bai, ez?
- Bai, bai.
- Ta nortzuk ziren orduko zestako, holan, onak? Zure sasoikoak.
- Onak ordun urten eben: Txutxo –Txutxo Larrañagak hortxe kuadrillatik urten eban–, Kareaga, Laka... horrek zien e... Mutrikuko Txurruka be bai. Hori be ona zan. Garmendia ta Egurbide ta...
- Emaztea: `Pistón´.
- O, `Pistón´ hori mutrikuarra, `Pistón´.
- Horrek onak, ez?
- Bai, onak.
-Eta asko Ameriketara joaten ziren, ezta?
-Asko, asko. Bai, hamen baiño... Hamen Barzelona ta Madrid kendu ezkero, hamen ez zan... ez euen... Zaragozan be bai, inportantie zan ordun Zaragoza be, frontoie. Baiña Ameriketa zan junde dirue ekarten ebena Ameriketa. Ordun dolarra euen altu ta pezetie baju. Eta Ameriketa juten zienien, handik diru asko ekarten eben.
-Ta kanbioa ona.
-Ta kanbixue ona. Kanbixue pezeta asko. Eta pelotarixek be fiñek urten eben Markiñen, e! Pelotarixek be juten zien danak dirue eittera, dirue batzera. Oin eitten dabena rumanuek-eta hamen: ba, hartu ta han hartzen eben dirue Markiñaa ekarri.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!