Markina-Xemein (Bizkaia)

Artzain bizimodua

Artzain bizimodua <p>Behar bakartia zen ardizainen ibiltzea. Hilean behin joaten zitzaizkien "kanperuek" jana eramatera. Eskopeta ere aldean edukitzen zuen beti aitak, azeri asko zegoen inguruetan eta. Artalde handiak edukitzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behar bakartia zen ardizainen ibiltzea. Hilean behin joaten zitzaizkien "kanperuek" jana eramatera. Eskopeta ere aldean edukitzen zuen beti aitak, azeri asko zegoen inguruetan eta. Artalde handiak edukitzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hantxe egoten zien. Eta gero, ba, topau eben biherra ta... Baiña biherra junde, mendire junde ardixek zainddu bai, baiña zenbat denpora eitten eben mendixen iñor ikusi barik? Asko.
- Bakarrik.
- Bakar-bakar-bakarrik. Ta gero eurek eitten eben, ba, beti herrire bajatzen zienien, juntetan zien orduntxe euskaldunek, han inguruen euezenak, ta hortxe ibiltten zien. Baiña berak esaten eban "ha bizimodue tristie, tristie, hainbeste ardigez han, mendiz mendi". Ta juten jakon hillien behin-edo juten jakuen /juteakuen/ eurei janarixek-eta eruten otsezena, “kanperue” esaten otsena eurek, kanperue juten zan hara ta emoten otsen dana dalakue, ba, hillebeterako-edo, janarixe. Ordun be ia, ez euen ordun kamaraik eta holakoik eta ia han zelan konserbauko eben harek gauzak. Baiña mendixen euezan lez, ba, mendixe sanue ixeten da ta bera ta txakurre ta zaldixe. Ta eskopetie. Eskopetie, riflie.
- Badaezpadan.
- Bai, badaezapdan. Ta, ganera, han azerixe egoten zan asko, ta azerixek ganaue edo ardixek erun ez deixezan. Ta hantxe. Ta gure aittek horretan afiziñoie euken, kazari modure edo horretara, ta hantxe. Azerixek agertzen zienien, txakurre ta bera jun azerixen bille, azerixen kontra, ta hantxe ibiltten zien. Gustora, horretan ibiltten zanien.
- Errebañu handie euki zauen? Eukiko zauen, ezta?
- Buf! Haundixk. Nik ez dakit /eztait/ hori ixen leiken be, baiña hiru mille ardi-ta esaten eben ta. Ez dakit /eztaitx/ egixe danik be e, baiña halan esaten eben eurek.
- Zenbet urte egon zan han?
- Ba ez dakigu geuk be. Ez dakigu /eztakigu/ geuk be, baiña zenbat eingo zittun ba, zortzi bat urte edo gitxi gorabehera ixengo zan han eitten ebena. Bai, holakon bat.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia