Markina-Xemein (Bizkaia)

Aitari tiroa jaurti ziotenekoa

Aitari tiroa jaurti ziotenekoa <p>Behin, aita ardizain zegoela, bateren batek tiroa jaurti eta zauritu egin zuten. Beste euskaldun bat joan zitzaion laguntzera, gero Juanen aitaginarreba izango zena hain zuzen ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin, aita ardizain zegoela, bateren batek tiroa jaurti eta zauritu egin zuten. Beste euskaldun bat joan zitzaion laguntzera, gero Juanen aitaginarreba izango zena hain zuzen ere.

Transkripzioa

- Ta ordun pasau jakun gauza bat kuriosue. Gure aitte hortaixe euela ardixekin, batenbatek tirue bota otsen ta heridu ein eban /eiban/, heridu. Eta beste euskaldun bat euen beste aldien mendixen, ta tirue entzun ebanien, txokau: “joño, hau tirue hemen egoteko ze... ta hor `Bizkai´ dabil ba hor inguruen”. `Bizkai´ esaten otsen gure aittai. Ta “hortxe dabil ba”. Ta “hortxe dabil ba”. Ta esan eban: “bueno, zaldixe hartu ta buelta bat ein biher dot ia topetan doten edo zer ixen dan edo jakitteko”. Ta jun zan ta gure aitte topau eban heridute. Eta topau ebanien heridute, ba, berak ein otsen kurie edo dana dalakue, ta hartu eban ta harek erun eban nonora erun eban zaintzeko. Ta gero suertau zan ha ixen zala honen aitte.
- Ene! Bai?
- Ta eurek ezautu eitten zien, baiña bata hamen Iñuspen bizi zan ta bestie Belaustein. [Hegittik], bata [...] ezkerreta ta bestie eskumera. Baiña ezautu eitten zien. Eta, ba, harek zainddu eban ta hau ta bestie ta gero ondo parau zan aitte. Eta hori izen zan, kontizu, tirue bota otsena, beste... han obejeruek zien, ardixek zaintzen zittuen, eta cowboyek zien kontrarixuek horrenak. Bai, han ganaue egoten zan lez, pentsetan eben ganaue eta ardixe ezin leikela ixen. Eta kontrarixo haundixek zien. Ta bueno, gero pelikuletan be sarritten ikusi dittugu /ikusitxu/ euren burrukak zelan egoten zien. Baiña hamendik juten zien euskaldunek eta hamendik juten zien baserrittarrak harek ez zien gerreruek ez zien harek. Harek, haren pentsamentuik harek revolverrik-eta ez eben, cowboyek erabiltten daben moduen. Baiña haretxen kontra. Ta gure aittei be horretaixeik. Gero jakin eben eurek zein ixen zan, baiña harei ez dotse ezer eitten. Ta horretaixeik ixen zan hori.
- Ta heridu non ba?
- Ba ez dakit ba /eztaipa/ neuk be ze partetan. Hankan be bai ta. Ez dakit, ez dakit /eztait/ nun, e. Ze partetan ez dakit. Baiña bai, herido grabe be ez e, baiña heridu behintzet bai. Horretaixeik suertau zan. Ta gero suertau zan horren aizta bat be ezkondu zan neure anaixa bataz.
-A bai, e?
-Ta gero ni ezkondu nitzen honegaz. Honegaz. Eta,ba, hoixe, suertie ixetie. Bata amerikanue han mendi baten ta bestie bestien ta gero harek hori suertau ezkero, ba, gero eitten eben eurek bizimodue, hau ta beste, baiña harek ez ekixen holako pentsamentuik...

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia