Haurtzaroa amamarekin eta etxeko beharretan
Amamarekin igaro zuen haurtzaroa eta bera baino ume txikiagoak zaintzen. Etxeko beharrak egiten ere lagundu behar izaten zuen, belarrak ekartzen esaterako.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 17a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: MAR-053/002
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Haurrak zaindu eta hezi , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
-Orduen zure ume denpora zer? Zelan izen zan?
-Zelan ba gero, txikixe ta amomak esaten eusten, nik amomaz lo eindde beti amomaz zertzen nitzen. Ta “erain umiai lo eitxeko”. Ta neu txikixe ta umiai euki, osea umiai erain. Ta amoma gora juten zanie,n neu be gora ta “ez etorri, egon hor”. “Hamen eongo naz?” beti esaten nik urte bategaz be “Hamen?” ta “bai, hortxe, jausi eingo za eskilaretan-ta”. Ta beti amamaz.
-Zu beti amamagaz.
-Ta gero ba, astukin ta biherrien. Ekarri biher izeten zan bedarra, hainbeste ganau euen ta ni baiño zaharrauek ebaitxe ipintxen eusten astu kargaute, asto bi, ta batak hainke eitxen eban ta hari ipini biher izeten jakon mozala. Ta gaur billurtu eingo nintzateke, ordun ez. Akostunbraute halantxeik. Ta bedarrak eta erun astuai hara ta erun etxa harek kargaute ipintten eustezan mutillek edo aitxek edo, ta gero amamak edo husten eban ta gero atza astukin jun. Ta biherrin.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!