Markina-Xemein (Bizkaia)

Ardiak San Juan inguruan moztu

Ardiak San Juan inguruan moztu <p>San Juan inguruan mozten zituzten ardiak, artaziz. Orduan artileak diru asko balio zuen eta pisura saltzen zuten. Koltxoiak egiteko erabiltzen zuten eta artile zuria mediak egiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Juan inguruan mozten zituzten ardiak, artaziz. Orduan artileak diru asko balio zuen eta pisura saltzen zuten. Koltxoiak egiteko erabiltzen zuten eta artile zuria mediak egiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ya San Juanak ingurure, San Antonio, San Juanak inguruen kentzen jakozan lanie. Laniek orduen diru asko balio eban.
- Bai, e?
- Hoixe!
- Ta salduten zenduen?
- Hoixe! Enkargaute egoten zien, gaiñera. Enkargaute.
- Zelan saltzen zan, pieza bat edo pixure?
- Pixure, bai.
- Eta lana baltzak be balio euen, edo zurie?
- Bardin-bardin balio euen. Koltxoie eitteko. Ha koltxoien barruen sartu ezkero, baltza izen, zurie izen, bardin zan.
- Oseake, koltxoietarako izeten zan.
- Koltxoietarako.
- Baia zer, mediek-eta eiteko be bai, ez?
- A, bai, baiña hortako zurixek. Neuk be badaukaz. Ardi laniaz eindekuek die honek.
- A horrexek, ezta? Ordun saldu eiten zenduen lanea?
- Hoixe, lanie saldu.
- Ta ebagi zegaz? Artaziekaz?
- Artaziegaz.
- Zelan esaten dotsezue zuek horreri, eskileu…
- Moztu, moztu.
- Ardiek moztu?
- Bai, zuek eskillau… esango dozue?
- Ez, guk moztu be esaten dogu.
- Hemen moztu.
- Eskileu, igual, erderako berbea, ezta?
- Eskillau, hori askok esaten dau. “Ardiek eskillau bihar dittugu /bitxuu/” ta.
- Moztu zuek, ezta?
- Guk moztu.
- Artaziekaz.
- Artaziegaz. Oin makiñakin eitten dabe, baiña...
- Pazientzie itzela, ezta?
- Hoixe.
- Hirurehun ardi-ta eiteko… beharra polite.
- Hoixe. Baiña mozteko sasoien gehixau baleo nahixen. Lanik diru asko balio eban. Oin lanie ardixek astune eukitten dabe, pentsue jaten dabelako. Baiña orduen pentsu gitxi jaten eben, ta orduen eurek be argalak ta lanie be maxkala. Lanan pixue, alde handixe. Oin doblie baiño gehixa eukitten dabe ardixek pixue lanan.
- Baia oin ez dau balio, ezta? Oin bota eiten da…
- Bota.
- Ez dau balio ezetako.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia