Markina-Xemein (Bizkaia)

Aita sabaian ezkutatuta soldaduek ez eramateko

Aita sabaian ezkutatuta soldaduek ez eramateko <p>Aita etxean geratu zen gerra sasoian, baina sabaian ezkutatzen zen, lasto artean, soldaduek eraman ez zezaten. Bestaldeko gizona, ostera, boluntario joan zen militarrentzat beharrean, beldurraren beldurrez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita etxean geratu zen gerra sasoian, baina sabaian ezkutatzen zen, lasto artean, soldaduek eraman ez zezaten. Bestaldeko gizona, ostera, boluntario joan zen militarrentzat beharrean, beldurraren beldurrez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aite hemen egon zan, gerra sasoien, etxean?
- Bai, etxin egon zan. Bilddurretan, baiña etxin egon zan. Bai! Bilddurre pasau, asko egin eban /eiban/. Geure etxetik ziher, hamen egon zien soldauek, geure etxe ondotik ziher, Gernika aldera pasau zien. Egun guztixen, pasau ta pasau. Gero egon zan sabaixen, lasto artien ezkutaute. Sasokue zan ta, ha soldauek-eta ikusi balebe edo, soldauek baiño handixauek, kabon batek edo ikusi baleu, ha erungo eben. Ta sabaixen ezkutaute egon zan. Ez zan ezer pasau. Ta beste batzuk, gure beste aldeko gizona, bilddurraz, militarrantzako biherra eitteko, Eibarren aurretik apuntau zan. Hak soldataik ez eban irabazten, baina ein zittun… urtebete inguru, militarrantzako biherra eitten, ei n eban /eiban/ debalde.
- Ta zer eiten euen, ze behar eiten euen ba?
- Biherra, ba, militarrantzeko armamentue arreglau ta, militarrantzako. “Militarrizau” esaten jakon, ta militarrantzako [esaten eban] biherra eitten. Horretxeaz bilddurraz, erungo ete eben bilddurraz. Ta aitte gurie zana ez zan apuntau, baiña ha be bilddurretan. Ta ez jakon /etxakon/ ezer pasau.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia