Ermura esnea saltzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Esnea egunero saltzen zuten Ermura, zaldiz. Otzarak jartzen zizkioten zaldiari lepoan eta kantinetan eramaten zuten esnea. Hiru pezetan ordaintzen zen orduan litroa.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 17a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: MAR-052/027
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Ta saltzen zenduen esnea, ala?
- Bai.
- A, bai? Non?
- Ermure. Bai, Ermure saltzen gendun.
- Egunero?
- Bai, egunero. Denporaldi baten, egunero. Urrin euen hortik, Ermure, Zuluatik Ermure bastante junaldi… ordu t’erdi juten ta beste ordu t’erdi etorten.
- Ta zer, astoagaz edo?
- Astue edo, normalmente kaballue eukitten gendun guk, baiña astue.
- Ta zer epinten jakon astuari edo kaballoari holan eroateko esnea?
- Zestuek, otzarak esaten jakon holakoxe zestuek ipintzen jakozan lepuen, lotu sokiaz ta hantxe.
- Ta gero zer, kantinetan?
- Kantinetan.
- Eta kalean salduten zenduen hori?
- Kalean.
- Holan, etxe batzuten ia…
- Normalmente, ba etxe batzuetaa, jentie… esne ona eruten bazenduen, ta aprobeutakuen, ba, “bixer be ekarriko dostezu; ekarriko dostezu egunero?” Normalmente, jenero ona dabillenak eukitten dau… eukitten eban orduen bezerixie, bezeruek. Behin aillegautakuen ia dana eruten eutsuen /erutetzuen/.
- Ta badakizu litroa zenbat pageten zan?
- Bai.
- Zenbat zan?
- Hiru pezeta.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!