Markina-Xemein (Bizkaia)

Pagotxa, sekula-belarra eta alpapa

Pagotxa, sekula-belarra eta alpapa <p>Pagotxa udaberrian edukitzen zuten, oso belar ona. Sekula-belarra eta alpapa ere jaten zuten ganaduek. Ailorbea, ostera, jateko sendoa da, baina gustua ematen dio esneari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pagotxa udaberrian edukitzen zuten, oso belar ona. Sekula-belarra eta alpapa ere jaten zuten ganaduek. Ailorbea, ostera, jateko sendoa da, baina gustua ematen dio esneari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero, bedarrak, ze bedar klase egoten zan? Lehen esan deustezuz batzuk…
- Pagotxa zan bedar on bat. Ona! Hori egoten zan udabarrixen bakarrik. Baiña zan ha… oingo pentsuek baiño indar gehixa euken hak. Ha hasten zanin ebaten, ganauek ensegida ule zaharra bota ta ensegida loditzen zien. Bedar ona zan. Sekule bedarra, alpapie… bedar onak!
- Ta frantsesa? Ez zan egoten bat, frantsesa zana?
- Prantses bedarra esaten jakona da pagotxa.
- A! Hori da?
- Hori da, prantses bedarra. Guk pagotxa esaten dotsegu /esatotzeu/, beste batzuk esaten dotse /esatotze/ prantses bedarra.
- Iguala da.
- Bai, hori baiño bedar hobaik nik ez dot ezautu. Horrek ardixei be esni eemoteko, ta behixei be, hori dabillenien… Lodittu halantxeik eitten zittun horrek, lodittu be.
- Baina oin ez da ikusten, ezta?
- Oin dana galdu de hori. Ez da oin. Dana galdu da.
- Ta beste bat, holan, ailorbea edo…
- Bai, aillorbie! Aillorbie, jateko sendue, ona da. Baiña esne saltzen dabizenak eta, ezin erabilli aillorbie. Esnien beran tujue… Bakizu, kaletarrei ez jakue /etxakue/ gustatzen. Zeozen tejue deukela ta, kezkie. Ezautzen dabenak, ez dauke, tejo txarra ez deuke. Baiña esnien be haxe tejue ataten dau. Behixei emon ta esnien be haretxen tejue. Ezautu ezkero, niri neuri gustau eitten jata haren tejue, gustau! Baiña ezautzen ez dabenak, kezkie. Bakizu, “ojos que no ven…”.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia