Ganaduen adina haginei begiratuta asmatu
Ganaduaren adina jakiteko haginei begiratu behar zaie. Lau urtera arte, esterako, esne-haginak edukitzen ditu. Haginei begiratzeaz gain, zuhur ibiltzen ziren tratanteak ganaduari antza emateko.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 17a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: MAR-052/011
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Eta egoten zan, holan, beste trukorik jakiteko, igual, ze edade dekon, edo… haginek edo zeozer…
- Bistie ona!
- Ba, eukiko zenduen trukoren bat, ez? Non ikusten da?
- Haginetan. Haginetan igerten jako ganauai. Bai.
- Urteak eta, ezta?
- Urteak. Lau urtera artien esne-haginek egoten die juten. Hasten die urte bikin, botaten die bi, ta gero hirukin, ta lau urtekin ya zarratzen da. Baina handik aurrera be igerten jako.
- Ta beste zeozer begituten zan, jakiteko ona zan edo?
- Horretarako, bistie! Bistetik. Bistiaz kalkulau biher. Ze tipu euken, ze pausu euken, ze mobimentu euken…
- Zuhur ibili beharko zan, ezta?
- Hoixe! Erromerixan ontxe lantxe. Erromerixan be neskak ekingo otsen han mutilek… pausu baldarra deuke… Igual! Bai. Zetara dediketen zan, hantxe ipiñi biher dozu /biozu/. Ta tratantiek, ba, hantxe ganauai igarri, antzen handixe emoten jako. Ia begittute, por ejenplo, hogeta hamar edo berrogei ardi daz errebañun, zelaixen ezta, zabal-zabal. Harei ikutuik ein barik kalkulatzen dau pastoriek zeintzuk din balixokuek.
- Bai, e?
- Hoixe! Igerri biher! Bestelan…
- Bestelan txarto norberantzat.
- Bestelan txarto. Eskasa erosten badozu, saltzen gatxa izeten da. Etxerako bada be, onak beti balio dau, ta eskasak ez dotsu /eztotsu/ balio. Bistera igerten jako ganauai, antz emoten jako… baiña horretarako hartute egon biher da /bida/, e.
-Onbre! Eskarmentue, ezta?
- Eskarmentue, hori, hori, eskarmentue.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!