Markina-Xemein (Bizkaia)

Etxean korta handia eta ardi-txabolak

Etxean korta handia eta ardi-txabolak Korta handia eduki zuten etxean eta baita ardi-txabolak ere. Behin, aitak Arratiatik 37 ahuntz eta 200 ardi ekarri zituen. Hurrengo egunean elurte itzela bota zuen eta etxean eduki behar izan zituzten denak, harik eta eroslea etorri zen arte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Korta handia eduki zuten etxean eta baita ardi-txabolak ere. Behin, aitak Arratiatik 37 ahuntz eta 200 ardi ekarri zituen. Hurrengo egunean elurte itzela bota zuen eta etxean eduki behar izan zituzten denak, harik eta eroslea etorri zen arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxe handixe zan, ta korta handixe euen, bai. Ta inguruen txabolak, ardi-txabolak be baeuezen. Batzuetan danak beteta egoten zien.
- Klaro, klaro...
- Ahuntzek be bai. Hor Arratietik ekarri zittuen ahuntzek be baten. Bai. Hogeta hamazazpi ahuntz eta berrehun ardi erositte ekarri zittuen. Hasi eban bixamonien edurre... Demasa ein eban edurre! Danak etxien!
- Danak kabidu ez!
- Gerua erreza. Gerua [etxola oiezan] jatekoik ez euken. Edurre honakoxie ein eban /eiban/ ta bueno. Gerua leko gitxia euki eben harek. Halako baten urtu zittun edurrok. Etorri zan konpradorie ta saldu ta listo, martxa! Barrixek ostabe erosi.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia