Aita tratantea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-052-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beti eduki izan dituzte ardiak, aita tratantea zen eta. Batzuetan asko, gainera. Aita salerosketan ibiltzen zen frantziarrekin eta horregatik Holtzartera joan izan dira inoiz ardiak eramaten.
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 17a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: MAR-052/003
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Esan dostezu bildotsa kendu eutsuela zuri, ezta? Ardiek euki zenduzen ordun.
- Ardixek bai. Ardixek beti. Ni ardi barik ez naz sekulo egon. Aitte tratantie zan, nire aitte. Ta [unekada] batzutan asko. Batzutan igul hirurehun. 300 ardikin be ni junde na Naparrura, Holtzartera, aittai lagun eitta ardixek eruten. Hankaz. Trabakutik, handik, Berriztik, Mondragotik ziher, Elorrixotik, Mondragotik Holtzarteraiño jun giñen, hirurehun ardikin. Ni mutil gaztetxue, praka motxekin... Izotz bat euen... Pertsonie hiltten gatxa da lantzin behin. Ni zertzuk pasaute nauen, hotzakin, e?
- Handie?
- Beti kanpuen, ba, batin ardixek zila, bestien kaballuek zila, bestien... Tratantie zan, ta ordun dana hankaz erabilli biher zan /bizan/.
- Horrek ardiek etxerako ziren zuonak? Edo saltzeko ta holan?
- Erosi. Erosi eitten zittun aitte zanak. Saldu eitten otsiezan /eitxotsiezan/. Prantsesei-ta saldu. Gero eruen. Etxien be beti eukitten genduzen, baiña, tratantian kontuk, badakizu, batin erosi ta bestin saldu.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!