Gehinetan abarketekin, gona beti
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-015-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Perkalezko arropak erabiltzen zituzten. Domeketan dotoreagoa janzten ziren eta astegunez abarketakekin. Abarketak egiten zituztenak ere bazeuden Markinan. Beltzak edo gorriak baino ez zeuden.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: MAR-015/017
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu
Transkripzioa
- Gu gaztetan erropakin.
- Zerezko erropak?
- Ui, ba, perkalezko erropak. Erropa zera... pixkat alegriauek domeketako bat, eta oiñetakuek eta... gaiñera, ez zan jazten honenbestien, e. Horretxek zapatilla zurixok, lonazkuek, eta "tira millas!". Domekan, oiñetakuek, zapatak eta horrek danok, kaltzetiñek eta dotore. "Ahí se acababa!" A, gerua ta hobeto, hori bai!
- Eta abarkarik edo? Abarketak?
- Abarketak, astegunien bai, abarketak be. Gaiñera Markiñen egon die abarketak eitten dittuezanak, neure lehengosiñian aittittek eitten eban, Manu Antzoteik eitten eban /eitteban/ abarketak. Beti abarketagiñen. Eta jun nintzenien krixeda, lehenengo bidez, Bittorixa, barre handixek eitten zittuen, abarketa gorrixek neukezan aldien. Ez zan eitten beste kolore batekuek. Eitten zien edo baltzak, edo gorrixek. Eta nok ez eban jazten abarketak? Oin, badakizu ze begittantzen jatan? Hanka azpixen min emoten dabela. Begittantzen jata ha sokie, dana zera eindde dauena, ez dauken lez plantillaik ezelakoik bez, nik pentseten dot /pentsetot/ harek min eitten dabela hanka azpixen.
- Eta, goniegaz beti?
- Bai, hori bai! Barrue gonie, ze bestelan hanka bittartien sartu eitten jatzu, erropie, ibillieran. Hauxe eitten jatzu, "meterse dentro".
- Baiña prakarik sekule ez dozu jantzi?
- Ez gero! Ointxe be ez dot gure jantzi nik. Hor deuket...
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!