Parisera neskame
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-011-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bost urtez egon zen neskame lanetan. Gero, Parisera joan zen lagun batzuen bitartez. Franko bategatik 12.5 pezeta ematen zizkieten. Hizkuntza-arazoak tarteko, hainbat anekdota kontatzen ditu. Domeketan eta eguenetan batzen ziren lagunak. Oso gustura egon zen bertan.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: MAR-011/026
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Kanpora lanera , Lanbideak » Neskameak , Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak
Transkripzioa
-Ta zenbat denpora egon ziñen krixeda? -Bost urte. Oin, kriada denpora guztixek e! Kalien e! Bilbon, Frantzin hogeta zortzi urte ta erdi. Bueno, han biherra. Kriada, han sueldu itxitzen urte bi- hirure ta. -Ta Frantzire zer dala ta joan ziñen ba? Parisera esan dozu? -Bai Parisa. Ba lagunek neukezan. Udan juten nitzen Eibarkukin uzabakin zera, Zarauza ta han juntetan gintzezan. Eta hara etorten zin frantsesak, nahi ebenak hemengo neskak. Eta esaten gendun, sekulo ez jate ahaztu; lehenengo frankuek emoten oskun /emotoskun/ franko batgaittik “doce cero cinco centimos de pesetas”. Hamabi pezeta eta bost zentimo emoten oskun /emotoskun/ zeragaittik. -Francoagatzik. -Franco batgaittik. Jo, hori be danak jun nahi ta batzuk jun zin ni baiño aurretik ta gero ba guri urten oskun /urteuskun/ han lagunek eta topau eben ta hortaixeik jun gintzezan. -Parisera? -Parisera. -Han sasoien Paris urrun egongo zan ba? -Bueno, untxe beste bide. -Bai, baiña oin errez mobiuten da. -Hori ezta ezebe eta gero zera, han frantses eitten da eta hemen gitxi. Eta ipini osten /ipinisten/ miñe eruteko, hemengo modun ez. Eta gero han mahaire ata biher zan /bizan/ inbitauei. Ta zelan ata biher da /bide/, hemen albardau eitten da, baiña han ez. Ba bakizu zer ein biherra euki naben? Jun mahaire, “madame”, miñe ebai esan. “oui, oui, oui”. Jun ezkatza, ebai eta mahaire erun. Horrek danak ein biher. Sostenan gomie estropeaute, “Élastique, allez-vous y chercher un élastique” momentun bai baiña niri “elastic” ahaztu jaten gero. Eta gero etorten da zeure turnue, “qu'est-ce que vous voulez?”. Hartu ta “klik”,”klik” sostenan golpiek. “Ya esta”. Hortaixeik. Ta gero geuk esan eta geuk barre domekan, kuadrillan neskak. -Gero zer eitxen zenduen, domekan alkartu, hemengo jentie? -Bai. Domekan eta eguena eukitten gendun, arratsaldie. Baiña zenbat barre geuk esaniko kontukin. Beti “feliz”. -Ondo pasau zendun ordun? -Han bai, ondo pasau gendun.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!