Markina-Xemein (Bizkaia)

Urrea aurkitu zutenekoa

Urrea aurkitu zutenekoa <p>"Aitxitxan baule" zenari nahi barik ostikoa eman eta bota egin zuen. Urrezko txanponak zeuden bertan. Beraien aitak harekin etxea erosi zuen, besteak beste.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-011-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Aitxitxan baule" zenari nahi barik ostikoa eman eta bota egin zuen. Urrezko txanponak zeuden bertan. Beraien aitak harekin etxea erosi zuen, besteak beste.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta lehen zure alabiek komentau doste hemen urrie topenikoa zarela zu.
-Jesusa: Ez, hau ez.
-Zeu?
-J: Ni bai. Ni aberatsa naz.
-A bai?
-J: Bai.
-Aberatsa diruz?
-J: Ez. Hori interesetan jatzu hori be?
-Bueno. Istori moduen.
-J: Gu geuezan… hau pentsetan dot /pentsetot/ zala. Heu hintzan, ezta? Beheko soluen artajorran geuezan aittaz ta amaz. Batak zer bat bota, lur zati bat, eta bestiek… guk, behin o behin eitten gendun edo, aittek esan eban /esaban/: “Hi jun hadi —San Martiñek etozen orduntxe—, hi jun hadi sala ta salie altzain”. Han eitten nabena okerkerixe eitten naben ta. Etorri nintzen hona ta hamen euen esaten gendune baule aittittana. Aittittan baule, hari beti. Ta nik gaztie ta jo ostikuaz ta bota naben.
-Jose Mari: Baule, baul zahar bat.
-J: Purruuuuuuu. Dana monedak. Bueno, jun nintzen beheko sola ta ezin siñestu nire aittek eta amak. Ta danak etxera. Harek papelaz eskribidute ta biher dan /bidan/ modun euezen baiña sitzek janda dana harek papelak. Kontratuko moduko papelak edo papel lodixek edo zien. Eta…
-Eta gero ze paseu zan harek urrakin?
-J: A! Ba aittek Barendako Julin gizonai kanbixau erain otsen /eraitsen/ eta nik pentsetan dot /pentsetot/ ordun zorrak eukezela aitte gurik eta, neuk pentsau eitten dot.
-JM: Etxie pagetako.
-J; Hoixe. Eta haretxek pagau. Tia Makotegiko penaz.
-Ze, etxie pagetako?
-J: Ez. Harek prestaute euken diru, kontizu, tiok gure aittai, prezixo onin ta aittek danak entregau horrekin diruokin, eta tiak penie, ze ganantzixe euken ba. Ta hoixe ba, hortaxeik.
-Alaba: Baiña diru gehixena beste leku batzuta jun zan, zuek ez ziñen gatu, hamen ez zan gatu. Zein izen zan zuei diru kanbixau otsuena?
-J: Kanbixau ebana zan Juli Barendako, Hinpoliton da arrebaik nausixenan gizona.
-JM: Guardie, caza y pesca-ko guardie.
-Alaba: Baiña ze ein otsuen, ondo pagau otsuen harek dirue?
-J: A! Harek negozixue. Aittek ez oskunan /etxoskunan/ guri eskatu, aitte arreglau zunan haraz ta harek emoten otsen /emototsen/ komeni jakona.
-JM: Haren aldin gero hari danak esan otsen /esautsen/ hoixe etxie pagetako beste biher dabela /bidabela/. Amaitzeko. Etxie amaitzeko. Ta gero beste apur bat zerai, sobrau zana, pentsetan dot /pentsetot/ emon otsela hau e… Piedra, txatarrerue, Piedra. Honek anaixak bata Durangon ta bestie Lekeitton. Baiña Piedrak e… Piedraik ez dozu entzun? Horrek urte askuen egon zien, bata Durangon. Horrek Piedrak Markiñeko frontoien be bazaukon ba partie. Markiñeko frontoien be. Bai, bai, bai, bai.
-Alaba: Baiña oin dala zenbat urteko gauzak diez horrek?
-J: Uf, ni neska koskorra.
-JM: Neure akordukuek die horrek. Piedrak horrek bastante. Neure akordukuek.
-J: Hori nik topau nabena San Martin aurreko astie edo zan eta, gu, gu gaztiek oindiño. Gaztiek, gaztiek.
-JM: Gogun dauket Piedrai, diru gitxiaz, osea, moneda gitxiaz bastante diru gehixa…
-J: Gehixa emon. Honbre!
-JM: Piedrak.
-J: Seguramente.
-JM: Txatarreruk gehixa emon otsen.
-J: Niri bat emon osten /emosten/ aittek. Neuk topau naben lez, bat. Bankuen kanbixau ta hagiñe arreglau naben. Ta Domingai be bai. Ez dakit zenbat hari be, bat edo bi. Seguramente nik baiño gehixa hartuko junan. Eta nik…
-Alaba: Baiña ha zan biherra gehixen eitten ebana etxien.
-JM: Bai, bai.
-Alaba: Ordun gehixa tokau be eingo jakon.
-J: Neuk be ein najunan, e.
-Alaba: Zuk topau ein zendun.
-J: Bai, baiña biharrak be bai.

Egilea(k): Ana Amallobieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia