Munitibarretik Mendatara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gero Mendatara joan ziren. Kanpandorrean ezkutatuta bonbardaketa denboran. Gernikako bonbardaketa egunean, hamaika markinar arbolape batean. Lo-lekua topatzeko komeriak. Semeen bila aita.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:31
- Erref: MAR-009/029
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Eta han, Mendata partien, klaro, bonbardeue be, gure etxie, geu bizi giñen lekue total erre zan bonbardeuen. Ta, gu jun giñen lelengo errefujixora. Bueno, “como refugio”. Han, ez euen ezer baiña elixa, kanpantorra. Han, egon giñen. Gero, handik oiñez, bueno, hartu giñuzen anbulantzixa batek. “No me acuerdo”, ez jata /etxata/ ahazten. Ta, esaten dabe gerrie, ez dakixe zer dan gerrie! Jun giñen hara, ta jun giñen, bonbardeue: “bro-bro-bro”, abioiek etorten zien. Batzuk, etorri te beste batzuk, jun, “el bombardeo de Gernika”, orduntxe egunien. Batzuk, eta gu geuezan arbola baten azpixen, hamaike junteu giñen Markiñekuk. Zelan juntau leikez hamaike, han? Arbola baten azpixen, kamiño onduen? Zelan agertu leikez hameike? Ta, bakizu zein zien? Bestiek, Goiagananeko famelixie: Gómez, “los de Gómez”. Bueno.
- Ta, Mendatan hori?
- Mendatan. Ta gero ba, lo ein biher gabien nun o nun, ta han be, ba, jun baserri batera, aitte gurie itxurie ta, ba ez ekixen harek zein gazen gu, te ez otsen emon. Beste bata jun, te bapez! Gero, Matea, zuk ez dozu ezautzen. Baiña oin, Barakaldon bizi da Matea. Aittek baietz, oherik ez eukela, baiña koltxo batzuk edo zeozer topauko dabela, ta zeozer eingo dabela; lastue edo zeoze botako dabela ta, ba, behiñik peiñ, barruen. Ta, halantxeik haretxek hartu, bonbardeuen. Baiña orduen, ha, zan estutasune! Geu danok etxien ta mutillek falta. Muñozenak be bai, te guriek; guri, bat falta. Aitte gurie ostabe, Munittibarra, harek topetera. Baiña motorran zaparradie entzun banien gurien mutillek, nire nebiek, derrepente urten ein eban kamiñora: “hamen gagoz, aitte, hamen gagoz aitte!” Ta, buelta ein, hartu ha, Lorenzo ta bestiek be alkarragaz ein auezan, , hartu, te danakin etxa. Gero handik ba, Markiña.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!