Munitibarrera gerra denboran
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bonbak jausten ziren Markinan eta, beldurtuta, Munitibarreko baserri batera aldatu zen familia. Jende asko bildu zen etxean. Munitibarko bonbardaketa. Aita seme ezinduaren bila motorrean joan zenekoa.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:03:06
- Erref: MAR-009/028
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Ba, haraxe jun giñelako. Zenbat denpora egongo giñen gu ba, famelixa bi? Ze, bonbak botaten hamen, ei zittuen. Kalamuatik botaten zittuen bonbak. Ta, bat, gu giñen, txintxurrien. Txintxurrie, esaten geuntsen, harrixe ipiñi, ta kuadruk ein, te txintxurrien Karmengo aurrien, elixa azpixen. Eta, haraxe bota eben bonba bat. Ta ni, sustau ein nitzen total, itxurie. Ze, don Manuelek esan eotzen gizonai, osea aittai, ba, hamendik Markiñetik atara ein biher nabela; ze, ostontzien txarto nauela. Eta, ordun ze eiban aitte guriek? Jun, Munittibarra. Ha, ba, baserri morukue-edo, bakizu. Oin baiño basarri gehixa behinik pein. Ta, hamen baiño. Ta, jun giñen, e. Hantxe, hartu eban etxe bat, eta jun giñen, geu famelixie. Ta, aittitte, nere aittitte, inbalidue zan, erreumakin inbalidaute. Eta ha eta tia bat hil zana Ameriketan, Estefana, gero hona ekarri eben, baiña hantxe hil zen. Eta han jun giñen. Eta gero, euken nire aittek lagun bat, Trosky esaten otsena, Jose Mari. Iguada Muñoz, da Lucía Muñoz, ta aitte. Ta, harek be, harek be, geure etxa. Bera, ama da Jose Mari, Lorenzo… bost, harek izengo zien, bost ume. Jose Mari, Lorenzo… “no, esos dos”. Ta gero, Lucía, Iguada… Horretxek izengo zien. Lau, izengo zien. Harek be, haraxe. Ta, hantxe topau, jun giñen. Ta, zemat denpora eingo gendun? Asko ez. Harek, bonbardeau eiben, ze soldauek allegau zien, hainbeste ta bonbardeau. Bonbardeau ebenien, ama gurie etorri zan hara, ze ostontzien, tiagaz euezan gu, han. Ta, etorri zen, ama hara. Ta, bonbardeue hasi zanien, hartu Mari Tere, nire aiztie ta ni, ta jun giñen kamiñuen aurra. Mutille etxin geldittu zen. Aittitte ta tia Estefana. Ta gero, itxurie, aitte gurie hamendik, han, bonbardeetan, ta Gernike bonbordeetan euela, “el día del bombardeo de Gernika”, eta zer ein eban? Hartu motorra –gure aittek euken, “una Harley”, sindekarraz-. Ta, hartu eban, ta jun zen itxuri, hara. Hartu lepuen aittitte “porque aquel no podía andar”, sartu Harley-nen, ta jun giñen, osea, Gernike partera, Mendata partera jun giñen gu.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!