Lutoaz bi urte
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bi tindategi zeuden Markinan eta haietara eramaten zituzten arropak. Ondarroan ere baziren tindategiak. Lagun baten kasua kontatzen du: ahizpa hil zitzaionean, urtebetez zinera joan barik egon zen, lutoaz urte bi, urtebetez beltz-beltz eta hurrengoa "alivio"a, medio-lutoa. Garizuma guztian ezin zen dantzarik egin.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:04:33
- Erref: MAR-009/023
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Garizuma eta Errauts Eguna
Transkripzioa
- Ta, erropak-eta, ze eitten zien, tinteu edo?
- Batzuk tintau ta beste batzuk. Baiña gurin, amama ta, ni ez naz ondo akordetan. Neu akordetan naz, josten nebillela, txaketa bat josi neutsen. Amak neure amak esanda. “Ein, ein biher jako /bijako/ amamai te ein ein biher jako /bijako/”. Baiña ostontzien, sekulo barrik ez notsen ikusi nik. Beti, bataz. Beti, bataz.
- Ta, zuekin bizi zan amama edo?
- Ez, Olazarren. Olazarren. Ta gero, han geldittu zen, beran seme bat: Pedro. Ta, ezkondu zan ha, Itturrango alaba bataz. E, zera, Jeronima. Ta, ha kuttaue, txarto juten zan; burutik ibiltten zan, txarto. Ta, hainbeste ume euki zittuen, ta umie eukitten ebanien, beti ondo euen. Ta, famelixe eukitten eban “y, ya se fastidió”. Euki zittuen sei-edo. Bat, hil ein zen. Ta oin, Mari Karmen, Mari Tere, Rosita, Begoña, Maritxu, Agustina…
- Danak neskak?
- Mutil bat. Ta, bera da, Olazarren.
-Hombre, maiorazku!
-Ha, be, Pedro. Ha, be, Pedro. Ez, maixorazku ez dot pentdetan danik.
-Gizon, mutil bakarra bada?
- A, bai, hori bai. Mutille, bakarra. Bera bakarrik. Eta, berak be, mutil bat euki dau. Ta, neskak, hiru.
- Beno, ta lehen, erropaka zibil garela–ta, hori, tinteu eitten ziela batzuk, ta nun tintetan zenduezan?
- Tintorerixan.
- Nun, euen?
- Bat euen, oiñ e, oin be, garbitzeko tintorerixi-edo garbitzekue, Antiguan... Eta bestie, Goiogananeko azpixen. Oin, Elenak bauke ba, jostenekue?
- A, bai?
- Hantxe.
- Ha, Goioganekuena zan?
- Guk, hamentxe. Ondarrua be, juten giñen baiña. Ondarruen beti egon die bi edo, bai. Baiña, beti hamentxe, tintau. Nik neuk, aittitte ta amama lantxeik, ez naban ipini. Gero, hamen bizi gariela, bai. Hamen ziela ama ta aitte, ta orduen, bai baiña ostontzin…
- Zenbat denpora, ama ta aittegaittik?
- Ama, “en el año ochenta”; umie baiño pixkat aurreratxua. Lobie, hil jakun hamahiru hilabeteaz eta ha, baiño aurreratxua.
- Ta, zenbat denpora eon biher zan /bizan/ lutuaz?
- Nire lagun baten aiztie hil zen Juanita. Sakriseneaz ezkondute dauena, Josefina. Mari Tereaz, ta ibiltten zan, nire aiztiaz ta, Josefita. Ta, ha, hil zen hamalau urtegaz-edo, pentseten dot izen zala. Ta, ha, hil zanien, haren haren aiztie, Juanita eon zan, ziñera jun barik urtebetien. Ez dotsen /etxotsen/ izten etxien lutue. Ta, eongo zan, lutuaz urte bixen bai. Igul eongo zan “de alivio”. Izeten zan gero, iguel urtebeten baltz-baltz “y luego, alivio”. Oin, ez da holakoik!
- “De alivio”, zer zan?
- “Alivio” zan ba, medio-lutue. Gonie, baltza ta iguel ba, blusie, zurixe-edo. Ba, hoixe. Edo erropie, baltzaz ta zirixaz edo, estanpaue edo, zeozer.
- Ta, ama ta bazin hiltzen ziñek?
- Baltz-baltz, urte bi.
- Urte bi?
- Bai.
- Ta, jantzaik ein barik?
- Bai, [arrime ze]. Ta, oingo moduen Aste Santuen-ta, “los siete semana”s, zazpi aste, ez zan juten ziñera be, ta inora bez. Pasietan Markiñen, zelaire jun, zelaire jun ta hantxe pasieu.
- Karnabaletaik Aste Santuta? osea hortxe…
- Ez. Bai, bai, da Karnabala hasten zan, Aste Santu pasaten zanin, orduntxe. Orduntxe ostabe.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!