Erlijioaren indarra; dantzarako zaletasuna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erlijioaren indarra. Mezara joan gabe ez zegoen irteterik. Markinara hiru kilometro zituzten. Neska kuadrilla joaten ziren. Goizean meza eta arratsaldean elizara. Maiatzeko loreak. Txakur handiaren truke, ogia menbriloarekin. Gramola eta danbolina. Beko Bentako erromeria. Beti dantzan, soltean eta helduta ere bai. Mutilak.
- Auzoa: Xemein
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: MAR-007/038
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Gu elixa jun barik, elixa juten ez bazin mezetara, ezin leixen urten atsaldien. Pentsau bez! Ta elixara jun biher izeten gendun Urberuatik Markiña hiru kilometro. Ta baserrittik bajautakun, beste bide zati bat. Eta goxien mezetara ta arratsaldin elixara. Elixekue eoten zan arratsaldin, erresaixu ta sermoie-ta. Junteten giñen kuadrilla bat, Urberuan inguruko neska kuadrilla bat juten giñen Markiña. Markiña, beti elixara: maietza bazan, maietzeko lora. Ta gero eitte gendun, handik urtendakun, erosten gendun menbrillu ta ogixe-edo. Ta txakur haundi baten emoten eben. Txakur haundixe, txori haundixe esaten dotse Ondarrun. Ta baiña ogixe honakoxe zatixetan, barrun menbrilluaz gozue. Bai. Ta kuadrillan pasieta gero. Gero, Markiñen eote zan gramoli joten eben eta tanboliñe lantzin-lantzin. Eta han tanboliñin eitten gendun dantzan. Eta gero, Beko Bentan eote zan, pilarmonikiaz erromerixie. Dantzan ein barik gu ez ginen eoten. Soiñu jo ezkero, dantzan ein biher.
- Baltsiun?
- Baltsiun be bai. Bai. Pilarmonikik joten banin, baltsiuk-eta joten zittun, ta ba danak.
- Ordun, mutillekaz-eta be, ibiltzen ziñien?
- Ba, klaro! Sasoie geunken ordun. Hamasei bat urte-edo, mutillekin dantzan-ta bai.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!