Markina-Xemein (Bizkaia)

Homosexualitatea, urrutiko kontua

Homosexualitatea, urrutiko kontua Ez zuten homosexualik ezagutzen, entzunda bakarrik. "Ameriketako" kontua zen hori, urrutikoa. "Armairu barruan" egongo ziren lehen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ez zuten homosexualik ezagutzen, entzunda bakarrik. "Ameriketako" kontua zen hori, urrutikoa. "Armairu barruan" egongo ziren lehen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guk ez gendun ordun ezautzen marikitarik. Baiñe entzunda hoixe. "Ene andrak", "bai, nahi beste honek nire gizonak holan biher eittik-ta". Ene, umezaiñien ta errekaduek eitten be ez zeben nahi gizonezkuk, pentseu be ez!
- Baia holan homosexualidade konturik-eta entzun be ez.
- Ameriketan-ta, hor kanpun, edo zerin, esaten eben hor zerin, surrien dauezela asko., malfloritak euzela-eta. Hor, baiña hamen ingurun ez,ez.
- Ba egongo zien, ba?
- Egongo zin. Batzuk entzuten zin iguel, batzugaitzik entzuten zan bai, gizon batzugaitzik entzuten zan. Bai, bai, entzuten zan gizon batzugaitzik.
- Ze guk oin esaten dogu askotan, horrek plumie deko edo berbetako moduegaitzik-edo.
- Ez. Guk holan baiño sanuo bizi giñen gu.
- Ze oin ikusten da hori homosexualak-eta; lehen be egongo zien kontizu!
- Bai. oin nik pentsetan dot gehixa-edo. Oin armaridxotik urten dabe, hori esaten dabe oin, armaridxo barrun lehen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia