Markina-Xemein (Bizkaia)

'Pernando amezketarra'k txerria ostu zuenekoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Pernando amezketarrak apaizari txerria ostu zioneko pasadizoa kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pernando, ba, e, abadiek txarrixe hazi (e)ban ta aurreko urtitan herri guztixek eruten otsezan erregaluek ta gero ba txarrixe be abadiek eitxen (e)ban. Bariñakuek be hazten (e)ban, Don Inazio, zuk eztakit ezautuko zendun [...] eukitxen eban txarrixe handixe.

Halan, abadiek txarrixe hazi ei zeban. Aurreko urtietan beti danak erregaluk eruten otsiezan, herri guztixek, ta pentsau (e)ban haren beste zor daukela. Pernando listue zala ta, pentsau (e)ban Pernandorena jun... ta esa(n)´tsen Pernandok zera... horrek erremedixo erretza dauke ba... hiltzeko txarrixe ta eseteko balkopien. Ta gabien barrure sartu ta ostu ei(n)´tsuela esan. Horrena einde deukela. [...].

Bildu (e)ban harakiñe edo karnizeruan bille krixedie ta hilde epiñi (e)ban balkoien. Gaberdi ingurun barrure sartzeko esa(n)´tsen baiña Pernando bera junde gabeko hamarretan ostu´tzen txarrixoi. Bixamonien han ebilen, zera, txarrixe ostu´tziela eta, "Bai, holantxe esan bida, bai" esaten otsen Pernandok. "Ez, baiñe benetan". "Bai, benetan, olgetan barik" esan bi´dala Pernandok esaten otsen. Ez, baiña zera, txarrixe ostu ei(n)´tsela ta. "Ostu txarrixe?" esan utsen, halako baten, entendidu [jauan]. "Ba etorri nigana, errezelu baukezu etxe dana erakutsiko´tzut". Ez eukela berak errezeloik. Baiña baietz eta erun (e)ban. Zera, kuman, ez zan txarri handixe izengo, umian kuman, umie txarrixan gañien. Erdi negarrez ei zeuen umioi, ta andrioi berai eraitxen. Bazter guztixek errejistrau bezan baiña ha kumie ez eben errejistrau...

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia