"Kamiñerue" umeak beldurtzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-067-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umeak beldurtzeko "Kamiñerue etorriko da!" esaten zieten. Sakamantekasa ez zen hain ezaguna Aramaion.
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta
- Data: 2009(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:00:45
- Erref: ARA-067/021
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
-Zuek billurketako-ta txikittetan ze kontu kontatzen otsuen?
-Kamiñerue-ta izeten zien.
-Aber, kontau.
-Ba zerbaitt itten bageen beti esaten oskuen: "Kamiñerue etorriko ra, e! Kamiñeruek eruango zaittue, e!" Beti kamiñerue izeten zan. Gero juen zan kamiñerue ta orduan akabau, oin ez dau ezebe. Ta bestelan aguazille, Aguazille. Harek be billurre sartzen [...]
-Eta Sakamantekas?
-Esaten aubien baiña hona ez zan sekula etorri.
-Hamen ez zan sekula eon Sakamantekas; baiña Anbroxio, ez dakitzu? Esaten aubienez sakamantekasak eruen auela. "Pero no sé si no tenía manteca, le devolvieron". (Barre).
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!