Pedro Lejardi Goiogana Gabixola

Markina-Xemein (Bizkaia) (1939)

Biografia

Xemein herriko Amalloa auzoko Gabixola baserriko semea. Ama bertakoa zuen eta aita auzo bereko Laparrakoa. Bost neba-arrebatatik gazteena izan zen. Mutikotan Aspiltza auzoko eskolara joan zen. Lantoki desberdinetan aritu ostean, azken 30 urteak Fagorren egin zituen. Elkarrizketa egin zitzaion garaian kalean bizi arren, oraindik baserriko lanetan eta erlezaintzan jarraitzen zuen. Jaiotetxean okeletako behiak zituzten, Pirenaikak, eta horietako ederrena diputazioak Madrilera eroan zuen behin Francoren aurrean desfila zezan. Erlijioaren eraginaz, erromeriez eta neska-kontuez, baserritar-kaletar harremanaz, ohitura zaharrez, sagardogintzaz... aritu da besteak beste Ramon Anitua "Sumiña"gaz batera. Argazkian eskumaldean dagoena da Pedro.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAR-023 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-024 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-025 2012 Lea-Artibaiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Amalloko eskola zaharra Bideoaren ikonoa
2 Aspiltzako eskolan erdaraz, Markinakoan euskaraz Bideoaren ikonoa
3 'Cara al Sol' abestu behar Bideoaren ikonoa
4 Dotrina eta euskara Bideoaren ikonoa
5 Kubike olgetan Bideoaren ikonoa
6 Potxi-potxika eta "askega" jolasten Bideoaren ikonoa
7 Auzokoen arteko elkartasuna eta laguntza Bideoaren ikonoa
8 Abemariatako kanpai jotzea eta hil kanpaia Bideoaren ikonoa
9 Goizeko seietako meza Bideoaren ikonoa
10 Elizako jesarlekuak pertsona garrantzitsuentzat gordeta Bideoaren ikonoa
11 Markina eta Xemein arteko pikeak Bideoaren ikonoa
12 Txapela Bideoaren ikonoa
13 Emakumezkoen mantenila Bideoaren ikonoa
14 Markinak inoiz ez du izan hilerririk Bideoaren ikonoa
15 Hildakoa kanposantura eramaterakoan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia