Mañaria (Bizkaia)

Ilunetan mendian galdu zirenekoa

Ilunetan mendian galdu zirenekoa <p>Behin Arratiara joan zen San Antolin batzuetan, baina gehiago ez zen bueltatu. Etxerako bidean, ilundu egin zitzaien eta mendian galdu ziren. Orduan bizitakoak kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-019-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin Arratiara joan zen San Antolin batzuetan, baina gehiago ez zen bueltatu. Etxerako bidean, ilundu egin zitzaien eta mendian galdu ziren. Orduan bizitakoak kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baten joan nitzen Arratixera ta barriro ez. San Antolin batzutan, ta arratsaldeko ordu bixetan [...] egoteko ba koadrillan juteko ba zan ordue, baia gero etxerako iñor batu ezin, harako zertu zien moduen. Ta ba abemarixetakue etxera etor biher izeten zan, ba gu lagunok etorri giñien, hiru edo lau-edo ez daitz zemat giñien, Maxima-ta, Maxima Etxebarriko zuk ezetu ziñun? Maxima, Isuntzako Eugeni ondio bizi da, Donata ni, ez daitz beste gehixau bagiñien. Ta honantza gatozela, ba iretargirik bez, illundu oskun, [Iñun] ganera, [Iñun] ganera zuk ez dozu jakingo nun dauen? joan giñien koadrillie, baia [Iñun] ganera orduko illundu oskun, ta gero ezer ez gendun ikusten, galdu giñien han, mendixen, ta batien harantza ta bestien horrantza, han batek etzun deu, etzunde egon biher dogule, musturrekin eurrera juen zan. Ta gero birek ezin topau ta halakon baten handik-hortik ibili giñen eta Itsuntza? Itsuntzaneko puntara urten geñun, hatzien puntara, Itsuntza? ta Donatak eta Eugenik orduentxe ezetu nun gauzen ta nundik gatozen, bestela ez daitz nun egongo giñien. Pentseu eizu zelan egongo zan etzunde egon biherra egoteko. Esan naben: "ni ez barriro", ta gehixau jun bez. Jo, ez ze halan ibiltteko, jo!

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia