Mañaria (Bizkaia)

Bekatuaren araberako zigorra

Bekatuaren araberako zigorra <p>Abadearengana joan eta konfesatzea derrigorrezkoa zen. Bekatuaren araberako zigorra jartzen zien. Ez zuten bekaturik egiten, gezurrak kontatzen zituzten. Mutil-lagunari ezin zieten musurik ere ematen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-019-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadearengana joan eta konfesatzea derrigorrezkoa zen. Bekatuaren araberako zigorra jartzen zien. Ez zuten bekaturik egiten, gezurrak kontatzen zituzten. Mutil-lagunari ezin zieten musurik ere ematen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ai pekatuek, pekatuek! lehenau konfeseu ein biher izetan zan abadiegana juenda. Ai pekatuek, holan ala? oingo moduen edozer?
- Eta zer pasetan zan ba?
- Ze pasetan zan abadiek kastigue zelako pekatuek esaten otsezun abadieri honenbeste kastigu ta hara bankuetara juen ta honen beste errezeu ta honen beste denporan belauniko egon edo ta holan asko, ta danak begire.
- Ta ze pekatu eitten zenduen ba?
- Ze pekatu eitten geñun? ezebez, guzurren batzuk esan, ze eingo geñun ba besterik ba orduen? lapurretarik ez geñun ein, dakigule behintzet.
- Nobixoari musuek emon-edo
- Nobixoaz? orduntxe nobixoaz zozer eittie baiño ez euen. Ta gero astue kargau ezkero zer? zer paseuko zan? astorik egundo ez dozu ikusi, astorik egundo ez dozu ikusi, ala? astueri otzarak kargeu ezkero.
- Nobixoari ezer ein musutxuek ezer nobixoagaz?
- Musuek eta zirririk bez ezebez, ta ondotxuen arkalen ondotxuen etorri ezkero, baten bat datorrela ikusi aparte, hondiño urriñau apartau.
- Baia ezkondu eurretik ez zenduen ez zirririk ez ezebez ein?
- Zirririk? ba zirrixe jantzan eitten geñuzen. Han ibilten ibil giñen arkal ebatute ta ze zirri ta ze histori eingo giñun ba? ai ama!

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia