Mañaria (Bizkaia)

Neskatoak ulertu ezin

Neskatoak ulertu ezin <p>Danielak neskatoa zenean bere izekoren etxean ikusitakoak, handik urte askora ulertu zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Danielak neskatoa zenean bere izekoren etxean ikusitakoak, handik urte askora ulertu zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Daniela: Anasatasio, Don Jaime esaten dozu. Ni, neskatua ta gure ixeko Baleanak, umeik ez
euken, ta umie gura aben. Ta gure aittek be, ezetz. Baia bialtzen eusten egune pasetan dala ta hara ta. Bueno ba,ta zuen hori maiso famosuori, etorten zan. Ta txorixe, ixeko Baleanenera ta kuarture ta. Ta zer ete dan, ba? Ta oin, etorten jatez burure! Aber, orduko denporan, pentsaizu, ni neskatue ta.
- Anastasio: Ba, bai, baia orduen be, egon.
- Daniela: Honbre, ba beittuzu, txorixe ta maisue. Ixeko Baleanak kuartue ba kobrauko otsien. Ha,
beti ebillen danakin. Gaixue, nondik pezetia atarako ta.
- Anastasio: Maisue marikoie zala ez abien esaten ba?
- Daniela: Bai ba. Ta ekarten aban ba, txorixe. Ta ixeko Baleanak kuartue, ba, prestau eitten otsien. Ta ni neskatua, harenien. Ta zetan juten ete din hara? Ta etxera jun ta esan ta gure aittek: “holakoik ez ein ezer e! Zeozetan jungo zan ta”. Ta niri be, rarue eitten, hara zetan jun leikexan harek gizon bidxek. Eta gero. .. Ai Jangoikua! Ni mamalie!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia