Abizen luzea izatearen abantailak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-023-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: USU-023/014
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Lanbideak » Polizia
Transkripzioa
-Beste baten biyak bizikletan. (Eta eon pixkat aber goatzen naizen... Bai, bizikletan). Eta Munoa hoi farolik gabe /pe/. Ta Domingok xeoxe bai baiño. Guardia zibillak: "Alto!", ta hor Agiña aldian dijoaztela geldittu dittuk eta. Multa in bihar, guardazibil hoi argiya pixkat in, illuna ta, eskribitzen eta. "Cómo se llama usted" eta "Joxe Antonio Aranzasistroki Ipurzulozarreta". "Cómo, cómo?" "Joxe Antonio Aranzasistroki Ipurzulozarreta". "Marche! Marche!". Eskribitzen ez zin jakingo. Eskribitzen ez zin jakingo. "Marche! Marche!", "Cómo, cómo?", "Jose Antonio Aranzasistroki Ipurtzulozarreta", "Marche! Marche!"
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!