Usurbil (Gipuzkoa)

"Tabakorik ba al dek?"

"Tabakorik ba al dek?" Usurbilgo bi laguni gertatutako anekdota barregarria kontatzen du: "Domingo, tabakorik ba al dek?".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-023-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Usurbilgo bi laguni gertatutako anekdota barregarria kontatzen du: "Domingo, tabakorik ba al dek?".

Transkripzioa

-Txistia bezela da hau're baiño, Domingo Herrerua, Martxielen aitta, ta Munoa, bi launak. Munoa hoi gaiñea elizatikan teillatutik erorita hil zan. Hargiña, igeltserua hoitakua ta, azkeneko teillak eta jartzen ai zala erorita, Torbeko hartara erori huan. Munoa, bai. Han Aranzadistroki apellidua. Domingo ta biyak badijuaz -ordun danak oiñez ibiltzen zan jendia. Bizikletan batzuk hasi zian baiño aurrena-aurrenian danak oiñez garai hartan-. Hemedik Agiñaa, antomoillak bakizu, ez zan antomoillik, Usurbillen bakarra zan, ta zenbat ibilliko zien kamiyuan. Agiña aldea badijuaz biyak [...] biyak oiñez eta Munoa horrek esan ziok: "Domingo, tabakoik ba al dek?" eta "Bai". Ez eman, martxa. Handik pixkatea berriz'e, "Domingo, tabakoik ba al dek?". "Bai, bai, tabakua". Ez ematen, martxa. Handik puxkatea Lasao aldea jun dittuk eta, "Domingo, tabakoik ba al dek?" eta "Bai", "Emaidak ba", ta "Esan zak ba!"... Klaro, "Domingo, ba al dek?" eta "Bai" ta "Emaidak ba" ta "Esan zak ba! Ez det esaten!".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia