Orduko egunkariak
EAJren Euzkadi egunkaria igandero jasotzen zuten Anastasioren etxean. La Gaceta del Norte eta El Correo Español ere irakurtzen zituzten. El Caso ere gogoratzen dute. Anastasio Durangoko Santa Anako 11:30eko mezara joaten zen igandetan bizikletaz, eta egunkariak hartu eta gero itzultzen zen etxera.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: MAN-010/028
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Irakurtzea , Kultura » Aisia » Hedabideak » Prentsa
Transkripzioa
- Ta lehen, periodikue leiduten zenduen, gaztetan?
- Anastasio: Bai.
- Daniela: Honen etxien, beti.
- Ze, periodiko egoten zan?
- Anastasio: E, zelan esango dotsut ba
- Daniela: Gazetie-ta. ..
- Anastasio: Euzkadi.
- Lourdes: Ariñakuek be. ..
- Euzkadi?
- Anastasio: Zelan zan ba, Euzkadi ez zan ba? Gurien hartzen giñune? domeketan bakarrik, e? Igande, domeka. Oin zer dau ba? Oin e...
-Daniela: Gero, Gazetie urten askuen.
- Bueno, Gazetie be bai. Gazetiek be, urten askuen.
- Lourdes: Ta oin, Correue, Deia edo bestie. Ba oin gure aiñe.
- Anastasio: Oin, Correua. Baia Correua, “Correo Español”.
- “Correo Español” da, bai.
- Anastasio: “Correo Español”, baia “Español” danak ez dau ipintten izen.
- Horrek bai. Horrek jartzen dau: “Correo Español del Pueblo Vasco”.
- Anastasio: Ipintten dau‘?
- Bai baiña “Español” jartzen dau tituloan.
- Anastasio: “El Correo Español”, kenduko dabe hori?
- Bai baia azkenien, “Español” hori... Beran markie da. Periodikuen markie da.
- Anastasio: Bai ba, periodikuen markie da hori, “Correo Español”.
- Euzkadi leiduten zenduen orduen?
- Anastasio: Bai. Pozik, haxe leiduteko. Orduen nok leiduten eban periodikue ba?
- Daniela: “El Caso” be ekarten ziñun.
- Anastasio: “El Caso”. Domeketan.
- Lourdes: Oin danien ikusten dan modun, ordun bapez. Ta ha zera, periodiku osue.
- Daniela: Biziklitiaz Durangora periodukuten. Jueten ziñien domeketan.
-Anastasio: Jueten nintzen, lelengo mezie.
- Daniela: Ah, bueno, hori be, [...]
- Anastasio: Lelengue, lelengo mezara. Hamaike eta erdietan Santa Anara. Han, juntaten giñen lagun batzuk.
- Daniela: Hori, te periodikuten bizikletan.
- Anastasio: Gero periodikue han erosi.
- Lourdes: Gero lagunen batzuk be ekarri.
- Anastasio: Baitte, hori be bai. Ta...
- Ta hamaika terdietako mezara. berandu?
- Anastasio: Hamaika terdietan egoten zan Santa Anan.
- Baiña mezetara ez zan juen biher izeten baraurik, ala?
- Daniela: Bai, komulgetan jun ezkero, bai. Bestelan ez.
- Lourdes: Komulgetan Pazkuetan-ta holan. Zer? beti pentseten dozu, ala?
- Daniela: Oin elixara juen ta ikusi deiziezan.
- Anastasio: Oin juten zarie, ezba?
- Lourdes: Ni neu ez. Aspaldidxen ez.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!