Karlistak eta jeltzaleak
Eskolarako bidean marrubi, intxaur edo gereziak osten zituen Anastasiok, eta maisuak jakiten bazuen zigortu egiten zuen. Lourdesek eskolako jolasak ekartzen ditu gogora, eta kanturen bat ere bai. Karlisten eta jeltzaleen kontuak.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: MAN-010/023
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Karlismoa, liberalismoa , Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Lehen esan dozu zuk hori, olgetan ibiltzen ziñienekoa-eta, ikusten zenduela bera, Kirikiño.
Baiñe olgeu, zetara olgetan zenduen umetan zuek? Banan-banan baiña ia... Zetan olgetan zenduen umetan?
- Anastasio: Umetan?
- Edo gaztetan?
- Anastasio: Gaztetan, esango dotsut. Eskolara. Ta bidxen bittartien intxaurrek eta keidxak eta mallukidxek ostu. Ta poltsan erun ezkero, maixuek kendu. Ta kastigue. Kastigue. Bestela, zer orduen, orduen denporan? Han, badoie.
- Zeozetan olgeko zenduen.
- Lourdes: Bai, ixerka, kubike, kriaka ta holakoxiek. Soketan: “Al cocherito leré, me dijo anoche leré...”
- Anastasio: Beittu, zelan erderaz?
- Lourdes: “Que si queria leré, montar en coche leré…”
- Anastasio: “Que si queria leré, […] leré”. Jesus! Orduen… Barre? Ez dakiuz ala?
- Lourdes: “Y, yo le dije leré, no quiero coche leré, porque... na-na-na… me mareo leré”. “Porque me he mareo leré”. Zelan zan?
- Anastasio: Jesus...! Harek denporak, harek denporak. Ezer aittu be ez, ez botuetan, eta ez karlistak eta ezebez. Horrek karlista txarridxok!
- Daniela: Ta entzun ein biher.
- Anastasio: Jo, guk esnie ekarten giñun, ba, esnie hona. Gure [Andresa] ta hor bixi zien lekure. Jeseus… Idxildu be horrek karlista txarridxok…! Ta noberak be zeozer esan ein biher! Karlistan [etxien gauz-ta]. Hantxe, barriz, erdi-merke. Jesus! Karlista txarridxek. Koittauek, koittauek, harek. Gero, danak monja, danak gero eskapeta Frantzidxatik, nundik zien be ez! Agertu zien ahal dan moduen. Horrek karlista txarridxok! Ta bizkaittarrak, gu bizkaittarrak, gu onak. Ta bizkaittarrik ez euen orduen, e. Zelan zan?
- Lourdes: Ez dakit ba.
- Anastasio: Bizkaittarrai zelan esaten dotsie? Partido Nacionalista Vasco erderaz, baia beste ixen bat baukie.
- Jeltzailiek.
- Anastasio: Jeltzale, hori da, jeltzaliek.
- Daniela: […] Hori ontsukue da.
- Lourdes: Bai, hori ontsukue da.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!