Neskak ez, baina mutilak gogor zigortzen zituzten eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lourdesek bezala Danielak ere gogoratzen du doña Atanasia. Maistra berriztarra izan arren, Mañarian bizi zen. Maistra honek ez zituen ikasleak zigortzen; Anastasiok ordea, belauniko besoak altxatuta eskuetan liburuak eusten zigortuta egotea ezagutu zuen. Maisuak emandako ostikoak ere jasotzen zituzten.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: MAN-010/017
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Esan dozu zuk hori euki zendula, ta zuk be hori? Bardiñe?
- Daniela: Maistra. .. Nik hoidxe beiño gehidxau, neuk ez dot ezeutu.
- Ta zuk bakarra?
- Daniela: Nik gehidxa maistraik…
- Anastasio: Atanasia?
- Daniela: Bai, […] Ariznabarreta edo hori. Juanikote haundi batzuk […], beti hanketako miñekin.
- Lourdes: [...].
- Daniela: Soltera.
- Lourdes: Pañelo txikitxo bataz, holantxik atzien.
- Daniela: Bai, “una señora de”... Neska zaharra baia…
- Ta berton bizi zan?
- Lourdes: Bai, bai, Mañeridxen beti. Illobak-eta honaxe etorten jakozen bisittetan.
- Anastasio: Ariznabarreta, ezta?
- Lourdes: Bai, Ariznabarreta.
- Anastasio: Ta ixetez Berrizkue.
- Lourdes: Nik beti [hangue...].
- Eta eskolan-eta formalak izeten ziñien?
- Anastasio: Bai.
- Daniela: Geuk ze esango dou /esangou/, ba? Bai.
- Anastasio: Honek bai. Honek… beti burrukan.
- Lourdes: Ez, ez, ez, hoidxe ez gero!
- Anastasio: Ez, ba.
- Ta kastigurik-eta ez zenduen eukitzen?
- Lourdes: Harek maistrik berak ernegetan aben asko, beren buruentzako. Iñoi pagetako baloreik ez
zauen /etxauen/ eukitten hak. Gorri-gorri paretan zan, ta buuf! hak pasetan aban ernegualdidxe!
- Anastasio: Honek belauniko-ta sekule bez.
- Lourdes: Ni ez naz akordetan.
- Daniela: Ni neu be ez.
- Anastasio: Gu bai.
- Lourdes: Harek ni neuri egundo kastigau ostenik be ez.
- Anastasio: Ta holan. Liburuek holan ipinitte, belauniko.
- Lourdes: Ez.
- Daniela: Hau ona izen be ez zan ingo.
- Anastasio: Nire moruen beste batzuk. Ni klaro ez [nintzela] ondo, jakin nabelako zeozer. Gero e… gero ezin ikesi. Handi urten ezkero, soluen ein biher.
- Lourdes: Ta txarrau gero handik urtenda. Txarrau.
- Anastasio: Honek pozik barriz.
-Lourdes: Ahal dan modun.
- Ta zuei ze kastigu holan, esku gora ta liburuegaz-eta?
- Ba, liburuek ipinitte. Ta iguel orduerdidxen hantxe. [Bueno], arriba, altxeta geiñien. Gero eskolatik urtekeran, han eskillarak dauz goittik behera. Honenak ez, honenak beheien. Ta,
taka, pasetan, pasetan, ta danba!, eperdien ostikarie ta eskillera behera. Oo! Ha maidxue […].
Sasoie makala. Don Gabino Arana.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!