Mañaria (Bizkaia)

Maisu eta maistrak

Maisu eta maistrak <p>Erdarazko 'manuskritoak' irakurtzea gustatzen zitzaion Anastasiori. Anastasiok Gabino Arana maisua gogoratzen du. Lourdesek dio ikasturtero maistra aldatzen zietela. Berrizko do&ntilde;a Atanasia Arrizabaleta izan zuen azkenengo maistra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erdarazko 'manuskritoak' irakurtzea gustatzen zitzaion Anastasiori. Anastasiok Gabino Arana maisua gogoratzen du. Lourdesek dio ikasturtero maistra aldatzen zietela. Berrizko doña Atanasia Arrizabaleta izan zuen azkenengo maistra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, han sasoien be, egoten zien eskola gure ez ebienak joan?
- Anastasio: Ene! Arlos, arlos! Batzuk listotxuauek-eta ba. Niri gustatan jaten irakurtie ta leidutie-ta. Hor erderaz ein biher zan /bizan/-ta. Pozik. Eukitten gendun irakurteko manuskritue. Zelan esaten jako hari, manuskrituai? Erderazko, erderazkue baia harek be erderaz ipiñitte, eskuz eiñikuek. Baia beste bat eon zan txarra, gatxa. Ha iñok gure ez. Nok leiduko juan ba? Nok leidu juan ba? Tomas-ta. Oin hildde jauzek-ta. Harek entzuten, ene, ene... Ez daittiela lograu ene, honek berbok leidu iñok.
- Eta zuk esan dozu, Gabino Arana euki zenduela maidxu?
- Anastasio: Bai.
- Ta zue, nor euki zenduen, maistra?
- Anastasio: Honek, ona...
- Lourdes: Nik neuk azkena, doña Atanasia Ariznabarreta. Baia maistra asko pasau naben. Bai. Bata “una tal Zabala. Otra era una Dolores no sé euanto”. Osea, paseuteko kurso bakoitzien, pentseten dot etorten zala bat. Bai. Nik ez dakit zer zien? Esaten abien, irebaztigaittik puntuek-edo gauzak, gero euren aldeako herridxetan edo hurrien gelditzeko. Esaten abiena! Nik ez dakit!
- Anastasio: Ha lelue berriztarra zan, Berriz.
- Lourdes: Ta hamen ha Berrizkue azkenekue, ni neuaz-ta ona maistrie: doña Atanasia Arriznabarreta.
Hamintxe, oin estankue be ez dakit borraute daukon, baia lehenau beti, ba zera eoten zan ultramarinos dendie. Eroskidxen bestekaldetik dauen etxe, ha barriztaute dauen handidxe, han
behien.
- Daniela: Evaristo Bustinzen onduen dauena. ..
- Lourdes: Oin han, beheien ba ez dekie ezer. Ze ontsu zarratute dekie. Esaten dabe estankue-ta ez
dakit nik. Ta hantxe egoten zan apopillo ha maistrie. Berrizku izen arren. Euko bazan senidiek, baiña beti Mañeridxen bertan egoten zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia