Mañaria (Bizkaia)

Neba zaintzen

Neba zaintzen <p>Neba ez zen jolas egiteko gauza, baina auzoko umeekin egoten zen, Mirenen zaintzapean beti ere. Auzoko umeekin jolas asko egindakoa da Miren. Abarketa jokoa azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-005-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neba ez zen jolas egiteko gauza, baina auzoko umeekin egoten zen, Mirenen zaintzapean beti ere. Auzoko umeekin jolas asko egindakoa da Miren. Abarketa jokoa azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori, esan dozu, nebiegaz olgeu eta, baina zertara olgetan zendun?
- E?
- Nebiegaz esan dozu nebie zainddu eta ahal zana beragaz olgeu.
- Olgetan baina olgetan ez zekixen hak. Guk… auzoko umiek eta orduen olgetan abien ezta? ta hantxe egon iguel olgetan ta, hantxe onduen ibiltzen zan bera be, onduen hantxe bueltaka hantxe ibili hantxe bueltaka. Baia iñoiz martxau igual, ze neu be umie nintzen ta. Ta niri martxaten osten /martxateosten/ ordun amak guantia. Baia ba, umie nitzen ta martxau.
- Ia, normal.
-Bai ba entretenidu olgetan, olgetan entretenidu igual eitten giñen, ostantzien ibiltten zan geugaz, geugaz be ibiltten zan, geure artien, hantxe koadrillan ibiltten zan, baia […] eskapa, ta eskapau ezkero ez… eskapau ta neu juen ta neuk eskutik ebatu ezkero neugaz be bai, neugaz be etorriko zan, konforme etorten zan neugaz be. Ona zan, ostantzien ona zan. Baia txikixetan amak esaten aban /esateaban/, ni txikitxue nintzela, txikitxuten, surteko zerai su hartu ta igual oge ganera ta […]. Orduen, orduen ni txikitxue nintzen ta… berak be txikitten eitten ebazen /eittebazen/ horrek ezta? Urte bixen aldie eduki giñun ta. Asko, asko […] giñun guk, asko, asko.
- Eta auzoko umiekaz olgetan zenduen ezta? Zetara?
- Ondo, auzokokin danakin ondo erun neban nik. Danakin ondo.
- Neska eta mutil?
- Neska ta mutil, neska ta mutil. Ta Gabonetan barrez etxe bat eukitten giñun, danak haraxe juntetan giñen, afaldu ostien ta gau guztixe pasetan giñun hantxe. Oin moduen barik beste modu baten olgetan giñun guk.
- Zelan, zetara olgetan zenduen?
- Zetan olgetan, edozetan, abarketa jokue ta, bakizu zertzuk direzan?
- Ez
- Ba zer esango dotsut? Danak holan korrilluen plantau ta erdixen abarketadune bat “con prior” ta handi azpitti bueltan abarketie, azpitti bueltan, ta harrapetan botsen
han “con prior”, lepokuek, trapa-trapa-trapa lepoti ziher emon. Holantxe olgetan gendun guk. Gero azkenien goixaldien txokolatadie ta, holantxik. Oingo moduen ez zan lehenau ixeten.

Egilea(k): Gontzal Fontecilla

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia