Lau urtetatik sukaldari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-005-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolara ezin izan zen joan, anaia gaixoa zaindu behar zuelako. Bere lehengusu batek ematen zituen eskola partikularrak hartu zituen. Amak etxeko eta baserriko lanak egiten zituen bitartean, Mirenek lau urte zituela aitita zaintzen zuen. Babarrun edo patata lapikoak ere berak zaintzen zituen beheko sutan.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 04a
- Iraupena: 0:03:18
- Erref: MAN-005/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Esan dozu eskolara askorik ez zinela joan baia…
- Zelan joango nintzen ba eskolara? Zainddu ein biher izeten naban-ta. Eskolara gutxi ta gero ibilli nitzen partikularra euki aban nire lehengusu batek, mutil batek ze eskolie emoten aban, ezta? holan partikularrak eta hantxe ibil nitzen apur baten.
- Lehengusue zan maisue?
- Bai, maisue ez zan izen, baia eskola handidxek eukezenak, ta emon. Hak be ez euken dirurik eta ba, apur bat irabaztiarren emoten eitten aban, ezta? Eta hantxe ikesi nebana harexek erakutsi esten niri. Ze eskolara, eskolara ezin juen. Eta harana ba juten nitzen ahal naban orduetan. Eta etxien emoten osten, beran etxien. Ahal nabanetan.
- Behintzet matematikak eta leidu eta..
- Bai, gauza handirik ez, gauza handirik ez.
- Bueno, baia biher dozunerako jakin dozu.
- Bai, neure pasixorako neure pasixorako. Baia gauza handirik eruteko ez, pasixorako ikesi giñun. Besterik ezebez.
- Eta ama ez zan izeten kapaz bakarrik geratuteko nebiegaz?
- Bakarrik zelan geratuko zan ba? Behitxo bi ta, behitxio bi, txahalak-eta, harexek hazi eta harexen diruaz bizi giñien-ta. Amak biher ien ta baserrixen amak biher ein, lau urtaz sinistuko dozu zuk, nik neuk lau urte nekezela aittitte zaintzen, geixue zaintzen, ipintten nindduen ni amak. Eta egon egin biher, beste erremedixorik ez neken-ta. Emoten dostezan umintzako trastiek olgetako eta aititte zaintzen kuartuen. Ta askok preguntetan dostien: “eta zer eitten dotsezu ba zuk lau urtaz?” ta “ba amari diar ein”. Aittittek esaten osten orduen zeozer biher deuela, ba juen solora, ama dauen lekura, ariñeketan, ta amari esam: “aittittek esan dau etorteko”. Halantxe zaintzen neban nik aittitta. Lehenau babia jaten zan ta porru-patatak, lehena besterik ez egoan, babie ta porru-patatak. Ta amak ipintten dosten baba lapikue. Orduen behien sue be, txaparik-eta be ez, hango denporan, zu ez zenduzen ezetuko igual, baia.
- Galdaiegaz-eta diñozu?
- Galdaiak-eta bai, eta beheko sue, baba lapikue ipinten osten amak han egurrekin ipinitte, ta egurtxuek atzien be bai. Eta esaten osten: “ume, egurrek erreten hasten jakozan orduen, handik eta hemendik hor ipini barriro”, lau urtaz e!, “hor ipini egosi daitten, ta saldie gastatan bajako, ure bota”. Oingo lau urteko umieri esaiozu holako gauzak eitteko.
- Etxie be erre.
- Eta ein ein biher, edo gero jan barik egon biher. Ta ni hantxe, juen ta astiro-astiro ein eitten neutsen amari, baba lapikoa egosi ta akaso, egunen baten izengo zan txarto egostie be ta, hurrungo bueltan igual larrei egostie be bai. Erre be iguel. Erretan ez neutsen izten. Uregaz zaintzen naban ta botaten notsen. Ta gero patatak sartzeko esaten osten, honen erlojue igertzen be jakin ez. Ta hau erlojue txikidxe, honantxi erlojue, ezta? Ta “hau txikixe hamen dauen orduen eta haundixe hamen dauen orduen, patatak sartu”. Igertzen jakin ez ta, txikixe hamen dauen orduen eta handixe hamen dauen orduen, patatak sartu lapìkueri. Eta halantxik, halantxik bizimodue atara. Oingo moduen ez.
Egilea(k): Gontzal Fontecilla
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!