Mañaria (Bizkaia)

Aita Bilbora behiekin, familia etxean utzita

Aita Bilbora behiekin, familia etxean utzita <p>Itxarkundia batailoian bazeuden euskaldun milizianoak, baina Perezaguakoak asturiarrak ei ziren. Larrazabal batailoia ere ibili omen zen inguruetan. Aita behi birekin Bilbo aldera, Larraskitura, joan zen. Ama umeekin etxean geratu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Itxarkundia batailoian bazeuden euskaldun milizianoak, baina Perezaguakoak asturiarrak ei ziren. Larrazabal batailoia ere ibili omen zen inguruetan. Aita behi birekin Bilbo aldera, Larraskitura, joan zen. Ama umeekin etxean geratu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nungoak zien horrek, milizianuek?
- Ba, nik ez dakit hori Itzarkundia. Horrek, euskeldunek be bazien euren artien. Ta haez dakit nungue zan. Baia hori Perezagua-edo esan duana, horrek asturianuk-edo ez dakit zer zien. Ta beste bat, hori gitxi ezetu neban nik, Larrazabal be bai bazan batailloie. Baia hori gure aldearea-ta gitxiau etorten zan. Ta ba bueno, baia azkenien gero, ia soldauek eurek hasten jakuzen: “ba etxetik urten ein biher dozue /biozue/”. Aitte erun oskuen, etxeko behixek ta burdixe ta danakin beherantza, Bilbo alderantza. Euban itxi abala esaten oskun burdixe, zer baten, basarri baten esan otsiela: “Itxi eizu burdixe hamen ta behixekin zoiezie”. Ta behixekin, behi biaz juen zan aitte zerera, Larraskittu. Hori Bilbon albun, Bilbotik albora-edo, Larraskitture, haraxe jun zan. Ta gu geratu giñien amaz etxien. Baia kobetara jun biher ixeten geñun. Ta goxien illunetan, illunez batera, argixaz batera urten, ta illuntzixen etxera.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia