Mañaria (Bizkaia)

Lastamarrega eta koltxoia

Lastamarrega eta koltxoia <p>Ohetako koltxoien artilea lantzean behin harrotu egiten zen. Artilea garbitzea lan txarra omen zen. Ohearen malgukien gainean lastamarrega jartzen zen, eta honen gainean koltxoia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ohetako koltxoien artilea lantzean behin harrotu egiten zen. Artilea garbitzea lan txarra omen zen. Ohearen malgukien gainean lastamarrega jartzen zen, eta honen gainean koltxoia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Koltxoiek garbitzeko?
- Ene! Koltxoiek lanazkuek eta bueno! Garbitzen abiezan iñoz, baia iguel garbittu, garbittu ein baiña uretan baiño iguel gehidxau, atara koltxoitik edo zeretik ta eskuekin. Ta atzera dana zertu han, batute-ta eoten zien-ta. Ta harek nasaittu. Iguel ein atzera sartu. Baia iñoz garbittu be bai.
- Zelako biherlekue!
- Bai, zelako biherlekue. Ha, ez zan biherlekue ez. Ha zan,bueno, ez noie esaten ze, txarto berba eitten ez noie. Ta ba hori azkena.
- Zuk hori lanazko koltxoiek ezagutu zenduzen?
- Bai.
- Kapatzadunek-eta? Kapatza, kapatza edo…
- Ez. Zera.
- Artoan azala?
- Arto azala. Lastamarrienak. Lastamarragak.
- Bale, lastamarragak.
- Horrek ez, horrek ez, ez, ez, ez. Horrek ez.
- Lastamarragak?
- Lastamarragak.
- Guk kapatza esaten dogu. Han parajin kapatza da. Eske herri bakotzan.
- Bai, bai, klaro.
- Lastamarragak.
- Lastamarragak. Hori, lastamarragak zien. Lastamarragak.
- Eta horregaz eitten zenduezan zuek?
- Lo?
- Koltxoiek.
- Koltxoie bai. Hori koltxoien azpidxen imiñten zan, koltxoie ganetik. Horren ganetik imintten zan. Oin mueblie edo esaten dana; bueno, oin hori gerora izen zan. Haren ganien hori lastamagarrie. Ta lastamagarrien ganin, koltxoie. Horrek izeten zin.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia