Mañaria (Bizkaia)

Arropak garbitu, zuritu eta usain ona ematen

Arropak garbitu, zuritu eta usain ona ematen <p>Izara eta arropa zuria garbitzeko lixiba eta anila erabiltzen zituzten. Umetan bere ama irakindako urarekin lixiba egiten gogoratzen du. Arropari usain ona emateko ereinotza erabiltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Izara eta arropa zuria garbitzeko lixiba eta anila erabiltzen zituzten. Umetan bere ama irakindako urarekin lixiba egiten gogoratzen du. Arropari usain ona emateko ereinotza erabiltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba niri Salomek esan eusten, bolas maravillosas-edo, akordetan zazela.
- Bolas maravillosas horrek, izengo zin gerokuek. Gerra aurrekuek ez. Gerokuek.
- Eta jabon txinbo bai eta izerantzat-ta, erropa zuridxentzat?
- Lejia ta anille.
- Anille?
- Anille. Azule, anille. Azkenengo aklaraue emoten jakona, idxeten zan. Ure imiñi baldien, anille bota hari anille, ez heutse, trapuen eoten zien. Ze heutse, ezpabe, zertu eitten da, pegau eitten da iguel idxeretan; baia ha bestie traputik ez zan soltetan. Ta haren azule, ure azul-azul imintten aban eta izerak-eta, gauze zuridxek, hantxe paseu, ta kolorie ederra eukitten abien.
- Baiña ur hotzetan?
- Ur hotzetan. Errekan bertan aklaretan zien orduen. Bai, bai.
- Ez zenduen irekitten jartzen? Ez?
- Irekitten jarri ure? Ez! Nik neure akorduen, ez dot nik neuk sekule. Baia ni akordetan naz gu, gu txikidxek giñien orduen, gure amak-eta beste modu baten-ta, erropak-eta garbitzen abiezena. Barriketan. Barrikak, lixibie esaten otsien. Hari heutee bota ta hantxe, hantxe garbitzen aben. Ta zelako kolorien ateraten ebezan erropak!
- Lixibie ta ur irakitten?
- Ba izengo zan.
- Lixibie esaten jako horreri.
- Ba orduen ur irakiñe izengo zan. Lexibie, esaten otsan. “Bueno, ixilik egon nik lixibi ein biher dot /biot/-eta”, iguel esaten oskun.
- Ta bedarrik, eukaliptue edo ereiñotza edo usiñe emoteko?
- Eukalipto bedarrak edarrak eote zin gure baserridxen.
- Ta ibiltzen zenduezan?
- Bai.
- Garbitzeko?
- Garbittu eitteko erropie?
- Usiñe emoteko.
- Ez. Hori zan eridxontzie. Eridxontzie, eukaliptu baiño eridxontzie gehidxau. Eridxontzie, horregaz hor lexiban ipiñtten ebazan amak. Hori bai, bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia