Arrain-saltzailea baserrietara
Luzia gaztea zenean, arrain-saltzaileak baserrietaraino igotzen zuten. Sardinak eta txitxarroak erosten zituzten. Umetako argazki bat erakusten du.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: MAN-002/007
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eskaillue ba bai?
- Eskeilluk be bai.
- Ez eibien eskapetan, ala?
- Bai, batzuk eskapeten eben baia beste batzuk harrapau eitten zin.
- Hori izengo zan ezta, jaten zenduen arrain bakarra?
- Bai. Nik ez, arrain bakarra hau, ez, ez, ez. Gure sasoien, gure gazte sasoien be, peskeruk ibiltten zien hamen. Ta baserriaño be igoten abien.
- Baiña, hau bai, dirurik?
- Ba, ba, lau erosteko ez bauen, bi erosi ta aurrera.
- Makillaue ta holan-edo?
- Makallaue? Ez, ez. Sardiñie, txitxarrue ta holakuk idxeten zin gehidxen. Ta iguel, hamen Mañeridxen, hortxe rotondan paseu, te lelengo baserriraiño igoten aban orduen, zerak, peskeruek. Zerettik, deittu eitten aban handik, hortik hortidxik deitzen aban: “pesquero, pesquero”. Guk, handik basarrittik entzun. Ta amak esaten oskun baton bati: “Benga, bat edo bestie, arin; peskerue dau kalien-ta”. Iguel handitxik honeraiño kalera, etorten giñen aiñeketan. Ta igon be eitten abien gerora, basarrire ta haraño be, baia.
- Ta lehen hemen erakutsi dozu eskolako erretratue, hor zelan zauzien jantzitze, dotore.
- Bai. Ez dakit ze dotoretasun euki doten be-ta!
- Ba danok zauzie […], erretratue ikusko dogu.
- Batzuk elegantetxuk dauz hor.
- Bai. Danok ziñien Mañarikoak, danok?
- Ba bai, pentsaten dot danok gañiela. Mañerin bertan jaidxuek ez dakit, baiña Mañeridxen bizi zienak bai. Bai, danok pentseten dot.
- Gonatxuekaz danok?
- Bai, bai. Hor ez zeuen prakaik.
- Hamen ez dau albarkarik eta abarketarik.
- Ez, ez dagoz.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!