Garo-batzearen inguruko aipamenak; ira-sailen subasta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garo-batzea. Oiz mendira joaten ziren iratara. Bertan egiten zuten lo. "Zamie". Gurdia kargatu eta baserrira eramaten zen garoa. "Erremata", ira-sailen subasta. Simaurra.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko uztailaren 07a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: MAL-020/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Eta hemen nora juaten ziñazien iratara?
- Hamen?
- Bai.
- Orduen hamen bertan inguruen be danien, baiñe juten zan Oizera gaiñera be bai, e! Gurien, ni ez nitzen jun, e, baiña gurien anaie-ta bai idetan Oizko gaiñeraiñok. Ta egun bi bertan ein garue batzen. Bertan lo ein. Hori izeten zan, ba, oktubrien. Ta bertan lo ein. Ta gero hor goiko gaiñien kargau zamie esaten jakona, adar batzuk. Adar batzuk ipini arboliai ebaitte. Ta ha kargatzen zan, ta gero ganauekin hor goittik behera aldatz haundixe da, ta tiretzen, tatarras. Gero, hor beheko lautadan burdixe kargau; gero burdixaz etxera ekarri; gero hamen barrido metia ein. Biherretan...? Buoj! Ta gaur ideik iñok be ez dau nahi, bedarra be sobratzen hasitte da, ta lehen bedarra... Bueno! Bedarra... pagau eitten eben askok!
- Zuk ezautu...
- [...]
- Bai, esan, esan.
- Ta idie be bai, e! Idie be eitten zien subastak. Herrixek han Oizen gaiñien, herrixek deukez Oizko gaiñien basuek deukez. Ta herrixek eitten eban subastau. "Erremata" esaten jakon ordun, "errematien", "erremata" esaten jako, ba... "subastie" erderan moduen, baiñe guk euskeraz "erremata", "idien erremata". Ta, ba, batak hainbeste pagatzen eban, bestiek ez dakit zenbat... Ni ez naz akordatzen zenbat, baiñe behintzat pagau eitten zan. Ta oin debalde, ta iñor jun be ez; bertan, ta iñor be ez. Baiñe izen, harekin idiaz eitten zan simaurre --kortan, ganauei azpixa ein ta simorre-- ha bai solorako. Gaurkue ez. Gaurkue bedarraz ta lastuakin-ta eitten dana ez da iguela. Idiaz eitten dana usteldu eitten da, deseitten da. Simaurre hobie asko be, ebalteko, nahi beran solorako ya saborra be hobeto duke. Saborie esan gure dana hobie, neutzako. Idiek eta lastuek eta, bai, baiñe usteldu ez da itten. Idie usteldu itten da. Ta bedarra ta, bedarra ariña´ , baiñe lastue nekez. Lastue ez da... ez da deseitten.
- Orduan, onena iria?
- Idia. Ni ez naz holako basarrittar haundixe, ezta? Baiña nik neuk ikusitte. Ni basarrixen, ba... nik ez dakit. Ikusittako gauzak nabil esaten, ze ni jun nitzen hamalau urtekin Eibarrera biherrera. Baiña ikusitte, ta entzunde aittai-ta zelan...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!