Mallabia (Bizkaia)

Egun abereak modu desberdinean hazten dira; belar-ondoa

Egun abereak modu desberdinean hazten dira; belar-ondoa <p>Basoak; zelaiak. Ganadua kortan egoten zen; gaur egun kanpoan edukitzen da. Lehenagokoak eta oraingoak, behi klase desberdinak. Belar-ondoa; belar-metak. Belar-metak nola egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Basoak; zelaiak. Ganadua kortan egoten zen; gaur egun kanpoan edukitzen da. Lehenagokoak eta oraingoak, behi klase desberdinak. Belar-ondoa; belar-metak. Belar-metak nola egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan dozu basuak. Hemen inguruan baso haundixak egoten zian, ala zelaixak...?
- Bueno, haundixek... Haundixek... Bai, zati polittek. Baiñe zelaixek be bai. Zelaixek be bastante.
- Oin baiño gehixao edo...?
- Bai! Gaur lehengo hurrik emon be ez!
- Lehen ganaua-ta kanpuan eukitzen zan edo...?
- Ez, dana barruen. Ganaue, gaiñera, eitten jakon, kontu haundixe eukitzen zan, bai kortan be... Itxi, itxi, ondo dao...
- Bai?
- Kortan b(a)euen be, neguen be, atiek be bittartiek baeukezan, iriakin-ta tapau, zuluek be tapau, ganauek be kortan mantiakin... Mantak, ganauen mantak, proban-ta oin ebalten dittuen modukuek. Orduen proban ebali ez arren be halako mantiaz gabien eukitten zan, mantiakin tapaute, lepotik ipinitte ganauai ta asko. Oin, ostera, kanpuen. Danak kanpuen. Eurixe ta kanpuen. Bueno, tejabanie-edo eukitten dabe, ezta? Baiñe zaparrada batzuk behintzet kanpuen hartu biher.
- Eta ganau-klase iguala zan, ez?
- Ez, diferentie da.
- Igual hau gogorraua, orduan?
- Hau gogorraua, hau kanpuen egoteko. Harek zien esaten jakona "esne-behixek"; behi pintanak zien, "behi pinttak" esaten jakuen. Harek esne... esnie jazten jakuen harei, ta honek ez. Honek die beti okelarako. Okelie.
- Ta, orduan, zelaixak-eta ze izaten zian inportantiak, gero ganauandako jatekua, bedarra...?
- Bai. Bedarra ebai, gero eitten zien metak. Metie esaten jakon, ba, gaur eitten dittue farduek. Orduen fardoik ez zan eitten hamen; Naparruen-ta bai. Baiña hamen zela ez euen farduek eitteko-ta makiñarixaik-eta, ba,orduen eitten zan metie. Sartzen da palo bat erdixen, ta hari paluai buelta guztixen beti tolostu-tolostu gehixa´ ta, ba, metie jasotzen zan goraiñok. Ta gero neguen, apurke-apurke, ba, etaratzen.
- Metia, esan dozu, ardatza...
- Bai.
- ... bedarra tolosten juan...
- Tolosten.
- ... gero gaiñekaldian zeoze ipintzen jakon?
- Gaiñe-gaiñien ipintten jakon zaku bat edo. Zaku bat ipintten jakon ure sartu ez [deleixon]. Ostantzien, aldemenetik, ba, laban eitten deutse eurixek, baiñe goiko-goiko gaiñetik zaku bat igu(e)l ipintten jakon. Edo, bestelan, ohol bat edo txapa zahar bat b(a)euen edo "lo mismo". "Ardatza" esaten jakon, "meta-ardatza". Batzuk "metie", beste batzuk "ardatza", "bedar-ardatza"... Ta guk "metie" esaten geuntsen, "bedar-metie". Gero "irie" be bai; "garue" esaten jakona, "irie". Guk "irie"; batzuk "garue" esaten deutse.
- Eta iriakin metia eitten zan be bai?
- Baitte.
- Baitta?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia