Mallabia (Bizkaia)

Basoen inguruko azalpenak: zuhaitz motak; baserritarren filosofia...

Basoen inguruko azalpenak: zuhaitz motak; baserritarren filosofia... Basoak nolakoak: haritza, pagoa, tantaia... Pinurik batere ez. Filosofia desberdina lehenagoko baserritar eta gaurko baso-jabeen artean. Artea etxe inguruan. Lehenagokoek gustuko izaten zuten artea-zuhaitza. Intxaur arbola.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Basoak nolakoak: haritza, pagoa, tantaia... Pinurik batere ez. Filosofia desberdina lehenagoko baserritar eta gaurko baso-jabeen artean. Artea etxe inguruan. Lehenagokoek gustuko izaten zuten artea-zuhaitza. Intxaur arbola.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan dozu, ez? Hemen inguruan basuak pagua...
- Pagua, haritxe, gaztaiñie...
- Piñurik eta?
- Piñue gitxi.
- Bape...
- Bai, b(a)euezan, e! Baiñe gitxiao, oingo beste ez. Neu neutzako, klaro... Piñuek, ba, dirue emoten dotsu arin; bestiek, ba... ipintten dozu gaur zuk eta hurrengokuek be iguel ez, ta hurrengokuek be iguel. Baiñe nik hamen batzuei esan deutset: "Jolin, baiñe pague... Baiñe guk nahi doune da oin, geuk ipini ta geuk hartu". Ta harek lehenguek, harek esaten ebena zan: "Ba, bueno, ipini daigun, batenbatek hartuko dau ta!" Ta harek ipini ez baleben, nik be ez naban ezautuko ez pague, ez haritxe, ez tantaixe, ez gaztiñie, ez laixarra... Oin be artie... Artie beste bat da. Erderaz da hau zera... Zela da hau...?
- "Encina"?
- "Encina". "Encina", bai. Ba, artie be etxe inguruen lehen ixe etxe guztietan, baserri guztix(e)tan euen. Ta nik aurten be... Aurten ez, ointxe dala lau urte-edo sartu gendun ta hortxe deuket etxe onduen bat sartute. Gurien gure gaztiek be ez ekixen. Esaten nutsen nik: "Artie... Dios!" Lehena(o) behintzet gure aittek-eta be beti esaten eben: "Etxe onduen artie. Arbolarik polittena zala artie", ta bat hortxe daukou sartute.
- Ta zegaittik edo...? Artiak ze ezaugarri...?
- Ez, haxe lehena(o)ko kostunbrie, lehena(o)ko kostunbrie. Izen, egur gogorra da, e! Artie gogorra. Zer bat, nahi txuletak ebateko "trangadera" esaten dana, nahi edozer eitteko, artia. Arbolie gogorra? Askoriakin-ta jo ta ebateko okelie-ta, izen leikenik materixalik onena artie.
- Gero, intxaurra be...
- Intxaurre ya bigunaue da.
- Baiña hori be basarri inguruetan...
- Bai, bai, hori be bai. Baiñe...
- Bat edo...
- Baiñe peligrosu(e) da, e!
- A, bai? Zeba?
- Ze intxaurrek sustraixe botatzen dau asko. Ta ba(da)ukezu kortie edo ganau-tokixe edo, edo, bestelan, saneamentuko tubue edo, hara tiretzen dau berak sustraixek, ta eitten dau dana astinddu, jaso, bai tuberixie nahi edozer gauza.
- Osea, ura dauan tokirutz?
- Ure dauen tokire tiretu eitten dau. Humedadia. Ta gero, hartzen dau, ba, beran saborra daukena simorrek, ha gustatzen jako. Zera, beste bat platanua esaten jakona be bai; "platanar" esaten dotse batzuk, platanue. Ba, hori be etxe-inguruen txarra da, txarra be txarra. Horrek be terrazuek eta danak jasotzen dittu. Nik hiru-lau kendute deuka(a)az etxe ingurutik holantxik, ze bertan etxian onduen terrazue geunken ta jaso eitten eban. Ta kontratistiek ezetz ta nik baietz, haretxena zala, ze harek sustraixe botatzen [...], ta jaso eitten dabela ta. Ta gurien anaixi(e)k be ezetz. Ta bi eu(e)zan. Keizpie eitten eben edarra, ezta? Baiñe keizpie eitten ebala-ta... Esaten neutsen: "Hara, keizpie eingo dotsu, baiñe ein bihar dotsu bihar ez dan bat. Sartuko da bai sukaldera, ojalaterue ekarri biherko dozu, ta jaso biherko dozu tuberixa guztixe". Ta ezetz ta ezetz. Baiñe gure lehengusuai --nik ordun ez neuken motosierraik, ta-- abisau neutsen motosierriaz etortzeko, bera lanien zala kamiñuen, kamiñero euen ta. Bota genduzen. Bi. Etorri zanien bota eusten bronka bat, baiñe gero konbenzidu zan. Baiñe motosierriaz ebai arren, atzera brotatzen dau. Atzera botatzen dau, adarrak botatzen dittu. Ta azkenien akordau jatan... Ze, zelan eitten neban nik hamen motorrak-eta arreglatzen, ta baterixak zelan neukezan, azidue neuken. Ein neutsezan taladruakin lau zulo arboloi, bakotxai launa zulo, bota notsen azidue, ta akabo. Aziduek zertu, ostantzien, ebai arren, barrido botatzen dau adarra. Intxaurrek be bai. Intxaurrek be barrido botatzen dau. Artiek ez dakit, artie ez dot aprobau, baiñe platanue ta intxaurre han probaute d(a)ukaaz, ta barriro botatzen dau.
- Lehen esan dozu basuak. Hemen inguruan baso haundixak egoten zian, ala zelaixak...?
- Bueno, haundixek... Haundixek... Bai, zati polittek. Baiñe zelaixek be bai. Zelaixek be bastante.
- Oin baiño gehixao edo...?
- Bai! Gaur lehengo hurrik emon be ez!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia