Elorrio (Bizkaia)

Iratan

Iratan Santa Maiña eta Erdella mendietara joaten ziren iratan. Hogeitaka burdikada ekartzen zituen Martxelek. Satsari buelta ematen zitzaion ilberan. Kortako leihoak itxita edukitzen ziren, ganaduentzat haizea txarra zelakoan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Santa Maiña eta Erdella mendietara joaten ziren iratan. Hogeitaka burdikada ekartzen zituen Martxelek. Satsari buelta ematen zitzaion ilberan. Kortako leihoak itxita edukitzen ziren, ganaduentzat haizea txarra zelakoan.

Transkripzioa

-Udazkenian iratan eitten ziñuen?
-F-Baitta, baitta. Hori zetan esan be eztak
-Nora joaten ziñaten idatara? Zela eitten ziñuen?
-M-Irixekin, eta behixak beste pare bat, eta hor Santamaiña, Erdella, Mendisolo... Horraxe mendira. Egunien bieje bi ekarri, da gero lepoka jaso.
-Nora?
-M-Gora. Ta gero artua zurittu, aparte. Da gero porrusaldia.
-Basora iratara zein joaten zan lelengo ebaitzera? Zeuek?
-M-Bai, klaro. Ebai tta preparau ein biher. Batzuetan haxiek erueten zittuen. Da bestiok ba...
-Eta oso urrin zeren ida-sailak ala ez?
- (...) Hortxe...
-Zegatik zan hain inportantia iria?
-Iria? Hogetaka burkarak ekarten giñuzen, hogeta zortzi-beratzi bat burkara. Sabaiok itxi, bete, ta gero metak ein gaiñera.
-Lan gogorra, ezta?
-Satsa eitteko.
-F-Satsa eiñ eta ha gero solora atara-ta. Eneee.
-M-Da ilbarrixe zanien buelta emon satsai, ze-zeia egon daitten.
-Ilbarrixa zanian?
-Ilberan emon buelta. Aaai...
-Kortan emoten jakon?
-Kortan, kortan. Oiñ kortan ganauak pe danak-eta; bentanak -zuek "leihua" esaten dotsazue, ezta-, harek pe zerrau, haxeik pe etxakuela komeni behixei tta. Oiñ kanpuen txalok eta behixok eta. Edarto.
-F-Ipurdiko zulue be garbittu ondo.
-M-Aber zelan dien gauzak.
-Bai, zelan kanbixau dien, ezta.
-M-Dana zerrauta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia