Mallabia (Bizkaia)

Buztarginak; zuhaitzen inguruko azalpenak

Buztarginak; zuhaitzen inguruko azalpenak <p>Buztarginak Berrizen eta Mallabian (Bitoita baserrikoa). Pagoa hainbat gauzatarako erabiltzen zen: buztarriak; gurdiak... Zuhaitz klase bakoitza zertarako erabiltzen zen. "Burtiune" egiteko tantaia edo lizarra erabiltzen zen. Etxe inguruan 3-4 lizar-arbola egoten ziren, trumoien kontra edo.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Buztarginak Berrizen eta Mallabian (Bitoita baserrikoa). Pagoa hainbat gauzatarako erabiltzen zen: buztarriak; gurdiak... Zuhaitz klase bakoitza zertarako erabiltzen zen. "Burtiune" egiteko tantaia edo lizarra erabiltzen zen. Etxe inguruan 3-4 lizar-arbola egoten ziren, trumoien kontra edo.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Buztargilliak ibiltzen zian hemendik?
- Bai, b(a)euzan. Bai. Bat Berrizen ezautu naban, beste bat Mallabixen be bai. Mallabixen, gaiñera, Bitoitan. Bitoitan. Bai. Bitoitako basarrixen. Ta bestie Berrizen. Ta gero gehixao be egongo zien, baiñe nik neuk nire zerien horretxek bixok ezautzen nittun.
- Esan dozu pagua... hori, ez? Gauza askotarako erabiltzen zala...
- Pagua? Bai.
- Buztarrixak eitteko, sutarako...
- Sutarako be bai. Gero, burdixan ardatza eitteko be bai; burtardatza esaten jakona eitteko be bai, esaten dana, erroberen erdiko ejia eitteko. Burtardatza esaten geuntsen guk.
- Egur klase bakoitza, gaiñera, hori, ez? Gauza baterako erabiltzen zan?
- Bai, bai. Gero, burdixan beran armazoie-edo esaten dana, zera, eitteko izeten zan tantaixe. Zeroi, erdiko ejie... Esan gura neban, burtardatza barik, [burtiune] esaten jakona, izeten zan [burtiune]. Ganauek lotzen zittuna, ha izeten zan tantaixe, edo bestelan laixarra be bai. Laixarrezkue be bai. Laixarra da beste arbola bat.
- Eta ze diferentzia dake egur horrek? Ez dakit... Laixarra ta tantaixa ta... ze diferentzia dake?
- Bueno...
- Bata gogorraua da, edo...?
- Gogorraue izengo da zera, tantaixe, laixarra baiño. Neuk pentsau. Ez dakit seguru, baiñe nik pentsau baietz. Ta gero, baserri ingurutan egoten zan laixarra etxe inguruen hiru, lau edo gehixa´ iguel egoten zien. Ta esaten... Nik entzunda aittei-ta izeten zala trumoiegaittik, trumoian kontrakue laixarra arbolie etxe inguruen. Orduen be, ba, ointxe moduen, trumoiek, ba, gogor joten dotsu iguel, ta, ba, oiñeztuegaittik-edo laixar-arbolak egoten ziela etxe inguruen trumoiegaittik. Lehena(o)ko esakerak. Nik aittai entzunde behintzet.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia