Mallabia (Bizkaia)

Zuhaitzen inguruko azalpenak

Zuhaitzen inguruko azalpenak Tantaia; pagoa; "gaztaiña-arbolie"; haritza. Lehen pagoa moztu egiten zen. Materiala zertarako erabiltzen zen. Pagoa putzura botatzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tantaia; pagoa; "gaztaiña-arbolie"; haritza. Lehen pagoa moztu egiten zen. Materiala zertarako erabiltzen zen. Pagoa putzura botatzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dozu "tantaixak". Zeri esaten detsazu?
- Tantaixe da zera, txopuan antzeko arbola bat. Ta bestie pague, ta bestie gaztaiña-arbolie, "castaño", "roble", "haya"...
- Baiña, orduan, "tantaixa" esaten detsazu arbola klase bati?
- Bai. Pague barik, tantaixe da beste bat luziaue. Pague da motzaue. Oin ez da egoten, e! On ya luzien isten (d)eutse, baiñe lehen ebai eitten eutsezan adarrak, ta g(e)atzen zan trongo motza. Adarrak zabaldu eraitten eutsezan. Gaur, barritz, isten (d)eutse dana gora ta gora, ta gaur urtetzen dabe tantaixen antzera pague be. Ta lehen ez. Lehen pague zabaldu eitten eben; puntie ebai eitten eutsen, ta adarrak gorutz doiezenak ebai, ta zabaldu. Adar gehixao urtetzen eutsen; zabaldu eitten zan. Ta gaur ez. Gaur pague-ta sartzen dittue, ta danai laga eitten jako. Oin beste biher klase batera hazten da gaur zera.
- Eta "pago-tantaixa" entzunda dakazu?
- Bai. Pago-tantaixe, ba, hoixe, ointxe esan dotena. Pago-tantaixe isten jakona, luzetzen isten jakolako, tantaixe.
- Baiña lehen halakorik ez zeuan...
- Lehen, bai batzuk, baiñe gitxi. Lehen izeten zan pago motza. Pago motza.
-Eta luzieri halan esaten jakuen? Pago-tantaixa?
- Bai, pago-tantaixe.
- Baiña gero, berez, aparte, "tantaixa" beste arbola klase bat zan...?
- Beste... Haritxai. Haritxe. Haritxeri esaten jakon tantaixe.
- A! Haritxa zan, orduan...
- Haritxe, bai.
- Eta zetarako zabaltzen jakon... Zegaittik izaten zan hori...?
- Egurre... Bai. Sue eitteko hartzeko ta, gero, ganauendako buzterrixe eitteko izen biher eban trongo motxa. Ze, astilletu erdittik --trongo sendue izeten zan, ba, ta--, astilletu erdittik, ta astilletu, ta gero ha egurre, gaiñera, sartzen eben uretan. Potzuen eukitten eben, ez dakit zenbat denporan, baiña potzuen egoten zan. Gero, horrek egurrorrek hobeto aguentatzen eban.
- Ta potzua ze izaten zan, konserbatzeko edo...?
- Bai, bera materixala gero hobeto konserbau ein deixen edo izengo zan, ba, zera, kokua urten ez deixon edo zeoze holako zeren bat izengo zan.
- Buztargilliak ibiltzen zian hemendik?
- Bai, b(a)euzan. Bai. Bat Berrizen ezautu naban, beste bat Mallabixen be bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia