Ur-korrontea baserrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-018-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 20a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: MAL-018/016
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Euskara » Lexikoa , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Eta ur-korrientia? Zure goguan ya... ez dakit, umetan...
- Bai. Ur-korrientie nik lau-bost urte, lau urte neukezela sartu zan gurien. Sartu zan ez, e! Kanpotik. Kanpora. Kanpuen ein eben zer bat... erropak garbitzekue ta jotekue ta harri bat eta... [Deposittuakin] han distribuziño bat; bost etxei partidu geuntsen edo zien, ein eben. Hori etorri zan, ba... hori etorri zala die hirurogeta hemeretzi urte edo holan; nik lau urte edo holan neukezela, ta larogeta hiru pasaute deuka´z. Oseaske, bai, hortxe, hirurogeta hemeretzi, hor-hor, hor-hor ekarri zala ure. Artietan erretenien... "erretena" guk esaten dotsau, ba, lur-bidien atxurraz etaratako kanala? Han, han etorten zan. Goixen hartu ta, ba...
- Eta erropak garbitzeko-eta ama zelan ibiltzen zan? Edo, bueno, sukalderako ura bihar zanian edo edozer gauzatarako?
- Ba...
- Erekatik hartu bihar edo...?
- Hori uroi ipiñi zanien ondo. Artietan hara errekara lexibie [eitten] juten giñen astuakin. Astuakin tiñako bat hartu, han, sue ein ta egosi ta han eitten eban bere biherrak. Eta gero, ba, erropa bustixek etxera ekarri astuen, ta gero eskegi edo zabaldu edo zertu, siketu. Baiña errekara, e! Ta errekara, holan, hara behera, ha beheko zulora. Ta han ein sue ta... Paraje... Parajie zan, ba, auzue juten zana; txandaka antzien, ze batera... Han bat zan. Han jun biher zan etxe bat. Ta zu goxetik juten baziñen, beste bat bazkalostien edo... Bi ezin zeikezan egon, ze sue eitteko leku bat euen; tiñakue ipintteko, ta sua ein ta... lexibie esaten jakon.
- Orduan, zeuen moduan, beste guztiak be bardin arreglatzen zian, ez?
- Nahi ebana, nahi ebana.
- Nahi dot esatia, basarri guztietan bardin arreglatzen zian?
- Bai, bai, bai, ez euen...
- Astuakin tiñia eruan eta lixibia bertan eitten zeben?
- Ez euen beste... beste erremedixoik ez euen. Ez dao beste zerik. Gero ure etorri zanien, ba, bakotxak zerak ein zittuen, askak, --aska... aska...ure franko-- ta han harri bat joteko edo zeratzeko ta ordun ondo! Ordun fuf! Ordun...
- Dotore, ez? Elegante...
- Bueno...!
- Eta astuan erropia eruan, errekara juan, eta tiñia be zelan eruaten zenduen? Astuan kargauta edo...?
- Ba, hantxe. Hantxe zeozelan. Nik ez dakit... Ze materixal izengo zan be ez dakit eta. Ez dakit ze materixal izengo zan, ze egurre ezin leiken izen; izen biher eban metala derrior, ze suek bestelan erre eingo eban. Metala. Ta... ze materixel izengo zan? Ba, "ni idea".
- Eta bertan, han, leku bat preparauta zeuan...?
- Bai. Azpixen ein sue, hori ipini ganien, ta [hametik], ba, tiñakuen han egosten zan. Ta ganien "haus-trapue" esaten jakon --ha amak beti gordeta eukitten eban--, haus-trapue ganien. Ba, tela sendo bat izeten zan, ta ha ipini ganien, erropa zeren ganien, ta haren ganien suteko hautse. Ta eriñotza. Eriñotza bastante sartzen eutsen harek zerai, lixibiai. Eriñotza. Ta eriñotz-usaiñe --"laurel" edo hori, zuk ezautzen dozu, ezta?--, eriñotz-usaiñe edarra da gero, e! Erropak be bai, jazten danien be usein edarra! Ta asko sartzen jakon.
- Ta haura ze izaten zan orduan, usaiña emoteko ta...?
- E?
- Usaiña emoteko izaten zan, orduan, ereiñotza?
- Ba, edo... Ez dakit, ba, garbittasunerako ala useiña emoteko, baiña usein edarra eukitten eban, e! Edarra, edarra, edarra! Bai.
- Eta gero erropa guztiak berriz basarrira ekarri eta gero han esegi...
- Bai, bai, bai. Han be lagatzen bazendun, hara jun ein biher zan! Ta ez zan ha... luzie zan baiño txarra. Bajatu biher zendun eta igon ein biher zendun atzera ta, ba, han ahal dala ez zan itxi biher ezer, ze ostera bat nahikue izeten zan. Ta, baiña orduko bizimodue, andrazkuandako batez be...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!