Gurutz-bidea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Igande arratsaldetan jende asko joaten zen mezara. Gurutz-bidea.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: MAL-016/022
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Gero, domeka atsaldetan be elixa´ jentie juten zan, domeka atsaldetan. Jente… jente asko, batez be garizuman. Garizuman-ta [danak] atsaldin elixa´, ba, kurutzetakuek ein. Badakizu zer dan kurutzetakuak? Via crucis. Ez dozu iños be ein?
- Ze izaten zan hori edo zelan eitten zenduen?
- Elizan egoten die via crucis-ko estaziñuek. “Son catorce estaciones”, hamalau estaziño. Nire misaltxuek badaukez. Danak egoten die orman. Parien gatu, parien gatu, parien gatu… hamalau estaziñuek eitten die via crucis-ien. Ez da gauza haundixe. Hiru bider behien mun, behiei mun eitten jako, “que son las caidas de Jesus”. Hor hamalauen artetik hiru bider lurrai mun eitten jakon, ta hamalau estaziñuek eitten die.
- Hori, elizan bertan?
- Elixan.
- Kurutzarik-eta inguruan… halako… zuk esan dozu, ez? Kurutzetako… Via crucis hori eitteko hamalau kurutza, Mallabixan bertan ez dao, ezta, halako tokirik?
- Via crucis-e eitteko bakotxa jarritte nun dauen edo belaunbiko nun dauen, haintxe ein. Baiñe erdixen, elixan erdixen, erdiko pasilluen, han juten zan abadie kurutziakin. Edo abadiek eruten ez baeben, ba, sakristauek edo akolittuek edo batenbatek kurutza bat eruten eban. Ta beste batek leitzen eban, ba: “Lehelengo estaziñue: Jesus kondenau dabe, ba, kurutzien hilttera. Bueno, aitta–gure bat. Bigarren estaziñua: Jesusek topau eban Veronikie ta arpeixa garbittu otsen. Hirugarren estaziñue: Jesusek tope ein eban beran amakin ta zelan amak negar ein eban. Gero, laugarren estaziñue… ”. Holantxik izeten die, estaziño bakotxin bere gauzak izeten die.
- Eta antziña entzunda amari edo aittari edo kurutzak zerela nunbaitten eta halako fetxatan via crucis hori eitten… Ez?
- Hori via crucisori garizuman.
- Eske, toki batzuetan, ba, Angiozarren eta be [esaten dabe] aspaldi —ya gurutzak galduta dare— baiña bai juaten ziala herrittik…
- A, bai, bai. Hori zuk esan dozune…
- … ba, auzoren bateko ermittara ta…
- Kurutz-bidie. Kurutz-bidie eitten zan urten elizan ta kurutziei segidu ta segidu itten, ba, goraiñok. Hori Urkiolan be bada´. Baitte Ziortzan be. Ziortzan… Bolibarren pentsatzen dot —neu ez naz baten be egon, e?— baiñe kurutzak eitten Bolibarren hasi ta “tak-tak-tak” goraiño. Ta gu egon giñen urte baten — gero baten baiño gehixaotan— hor Naparruko herri baten: Cascante. Ta Cascanten da´ herrixen gaiñien holako lautada bat eta eliza bat “Nuestra señora del Romero”. Ta urten herrixen ta Romerora arte kurutz-bidie da´. Kurutz-bidie esaten jako horri: kurutzak, kurutzak, kurutzak… hamalau izeten die danien, hamalau. Ta Urkiolan be bai, Urkiolan be bada´. Ez dot neuk ein, e? Baiña badakit nun dauen Urkiolan. Ta Angiozarren be igul egongo da.
- Bai, sasoi baten behintzat bazeuan. Gero ya kurutzak galtzen juan dia ta…
- Bai, ba. Bai, ba. Bai, ba, dana galdu da ta.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!