Mallabia (Bizkaia)

Eskolara inspektorea joaten zitzaien ikasturte amaieran

Eskolara inspektorea joaten zitzaien ikasturte amaieran <p>Aldundiko inspektorea joaten zen ikasturte amaieran. Inspektorearekin batera abadea eta udaleko ordezkariren bat. Aritmetika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aldundiko inspektorea joaten zen ikasturte amaieran. Inspektorearekin batera abadea eta udaleko ordezkariren bat. Aritmetika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esamiñak-eta eitten zenduezen?
- Ba, esamiñe...
- Zelan izaten zan? Pixkat jakitzeko bakoitzak ze zekixan urtia amaittu ta...?
- Ez. Urtian azkenin inspektoria etortzen zan; inspektorie diputaziñotik. Jo, harek etorri biher dabenin, gure preparau... Maistriek esaten oskun: "Atzamar-oskolak ebai, ulie ondo orraztu, zorririk-eta ez deittela agertu, batatxue garbixa". Ta pupitrie jaso biher zanien, "pla!", zarataik barik, gora ta behera ein. Ha datorrenien tente plantau: "Buenos días tenga usted", hori esan. Hori esan. Ta etortzen zan ta harek ez eban eitten pregunte haundiik. Igul zeoze preguntauko oskun, baiñe danak. Baiñe igul erregalatzen oskuzen lapiz bi ta, biñe.
- Orduan, gauza haundixa zeuendako, ez?
- Ta beste holan... Kromuek ez, baiñe... zelan esango dotsut, ba, nik? Muñeko modoko batzuk papelien.
- Rekortabliak edo?
- Rekortabliek. Horrek. Ta eurendako erropatxuk be rekortabliek, ta enee! Haretxek izeten zien politxenak! Inspektorioi etortzen zanien. Ta, ba, bueno. Behin inspektoriek bisittie einddekuen, gero gaiñeko egunek, ba, eskolara juten giñen, baiñe bueno, trankil.
- Txarrena pasauta, ez?
- Bai, inspektorie etortzen zanien. Inspektorie etortzen zan, abadie be etortzen zan berakin eskolara, ta igul aiuntamentukon bat be, igul alkate edo aiuntamentuko gizonen bat be igul etortzen zan. Ta eurek bakarrik ikustie be guri erreparua emoten oskun! Bai, eskolie, formala egoten zan han eskolie.
- Esan dozuna, ez? Inspektoria zetorrenerako batatxua garbixa, ulia ondo orraztuta... Egun horretan bakarrik?
- Egun horretan...
- Zorrixak-eta egoten zian?
- Bai. Bai, egoten zien. Egoten zien, zoritxarrez, baiñe egoten zien. Urik be ez euen etxietan ta! Urik ez euen etxietan! Ze garbittasun? Ez euen, ez euen. Ta alperrik da. Batetik, ez euen zerik; ta bestetik, astiik be ez askok. Gureso askok astixe be ez. Baiñe urik ez euen. Hantxe.
- Egun horretarako, baiña, danak...
- Baiña egun hortako bai. Maistriak esaten eban: "Egun horretan bai. Jun bi 'da atzamar-oskolak eta be ebaitte". Hori be [...] zan. Ta oiñetakuek be, ba, osuek. Sarritten apurtutakuk be igul eskolara. Oiñetakuek osuek, atzamar-oskolak ebaitte, eta ulie, zorririk ez daittela egon. Hori akontezimento haundixe izeten zan, urtin behin etortzen zan ta.
- Bai, berandako be, maistriandako be...
- Bai, maistriandako ardura haundixe.
- Bai, ezta?
- Izango ez zan, ba!
- Bai, pixkat beran umiak...
- Gure eskolan euen hogeta hamasei umendako lekue, edo hogeta hamasei umendako asientuak euezan. Bai. Gero, hortik aparte, han gelan euen mahai haundi bat, ta txikitxuek-edo, han egoten zien beste batzuk. Pentseizu zenbat ume egongo giñen! Asko! Hogeta hamasei ume fijuek han, eta mahaixen egoten zienak beste batzuk.
- Bai, eta harek danak...
- Harei danei be zeoze asmau ein biher.
- Bai, bai.
- Ta aritmetika, aritmetika esan dou? Ez dou esan aritmetika.
- Ze eitten zenduen aritmetikan?
- Sumarrien hasi, lehelengo hasi, ta gero llevadadunek. Gatxak izeten zin llevadadunek ta restarrak. Ta multiplicarrak, dividirrek... danak. Hortik danetatik pasau giñen ondo edo txarto. "Raíz cuadrada" be bai. Bai. Horraiñok be bai. Pentseizu! Zenbat eskola dan hori, e? Ta nik ez neban urte asko ein eskolan. Gurin nire nebak, nire anaiek zaharrenak be hirurek be hola. Bai. Ta beste askok be bai juten zienak. Beste batzuk, ba, esan doten moduen, jun ez zin eitten.
- Bai, gero gehixao kostauko jakuen danen martxia eruatia, ez?
- Ta nire lagun bat oin Elgoibarren bizi da. Harek be esaten dau, e! Harek esaten dau: "Gure lehenaoko eskolie!" Ze ikesi gendun! Asko ikesi gendun hamen! Asko!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia