Eskola kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: MAL-016/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eskolan, esan dozu, maistria ahalegintzen zala Bizkaiko mendixak-eta erakusten...
- Bai, Bizkaiko mendixak...
- Ze gehixao ikasten zenduen? Matematikia...
- Maistriakin? Bueno...! Dana! Dana ikesten gendun maistriakin.
- Gauza asko...
- Liburu batzuk geunkezan... Hasten zien "religión", gero hurrengo "gramática", gero hurrengo "geografía", gero hurrengo "geometría"... Danetik euken [harek] liburuek! Harek bakotxetik. Oin umiek bakotxeko liburu bat eukitten dabe, baiñe harek liburuek danak eukezan. Asko ez, baiñe...
- Bai, nahikua kurso horretarako.
- Bai, bai, bai, nahikua. Ta hurrengo kursorako be bai. Bai. Ta ikesi? Bueno! Asko!
- Geografian, ez dakit zuk esan zestazun Frantziatik gora ya ez zenduela... Espaiñiako geografixia ta ondo ikasi bai?
- Espaiñiako geografixie bai, regiñuek-eta! Regiñu danak. "Las provincias". Baiña dana erderaz, e! Kataluñan dauezan probinzixak edo Andaluzian euezenak edo Leonen euezenak edo danok horrek. Horrek Galiziakuek horrek danok ikesi. Baitte errekak be. Espaiñiako errekak ta euren afluentiak be ondo. Ta markau. Han egoten zan mapie, ta palotxo batekin, aber, markau nundik eta nora juten zien harek errekak eta. Bai.
- Mutillak eta neskak batera ikasten zenduen?
- Batera, batera. Taldien mutil ta neska.
- Eta auzoko ume guztiak, edade diferentakuak izan arren, batera?
- Batera. Bai. Pasatzen zana, basarrixetakuek, ba, gitxiao bialtzen zittuen umiek eskolara. Etxien prisie euenien, ez zien juten etxe batzuetakuek; beste batzuk bai.
- Bai, sasoi txarra zanian. Edo gari-batzia edo zeozer...
- Edo ganauek zainddu biher ziela, edo bestie ein biher zala, ba [...]. Baiña, ostantzien, danok haintxe. Bai, neska ta mutiko han.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!