Mallabia (Bizkaia)

Umetako arropak

Umetako arropak <p>Umetako arropak. Narruzko abarkak; gomazkoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-009-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako arropak. Narruzko abarkak; gomazkoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Galtzak-eta ze arropa ibiltzen zenduen?
- Maria: Abarkak
- Umeetan, umetan zein arropa erabiltzen zenduen?
-Maria: Erropie?
-Abarkak.
- Maria: Abarkie, gero gomazku argittu zin abarkak.
- Lehenengo narruzkuk eta gero gomazkuak. Eta, gomazkoak hobiak?
- Maria: Gomazkoak jakiñe. Hori narruoi labana ta euridxe edo bustidxe bazan, zer izaten zan.
- Pedro: Siku badau […] jo ta siketute eta gogortute hanketan apurtu zittuzen hankak. Nik ein nittun asko, usau eta erabili nittula, bueno, bueno…
- Maria: Nik ez, baiña…
- Pedro: Ortozik hoba da horrekin baiño.
- Maria: Ni ni ez nittun horrek gitxia ebali nittun nik horrek narruzkoak.
- Pedro: Ontxe be dantzan-ta horretaridxoko tipoko usetan dittue.
- Maria: Horrek goxuauek dira, kurtidute dagoz kurtidoratan-eta. Baiña ostantzien holako igul-igulak, baiñe gomazkuek, Nire aiztie-eta, bueno nirie-eta nirie oprduen eta bestiek ne halantzerik, eitten eben.
- Pedro: Hau kutxilluau zakutue. Hau Ameriketan eindde dau ta honek dekoz berrogeta hamar urte, pentseizu e!. Han kutxillue ez da guk eitten dogune, astarik. Pentseizu […] hau […] ekarriniku da hau gerridxen eukitzeko. Esan /gurot/ gura dot goxu-goxu dala. Hau izen be ardidxena da.
- Narrua izango da baiña? Baiña bai gozatutako…
- Maria: Gomazko abarkan aurretik hori esan dogun narruzkoei, baiña horrek oiñetako eskasak die baserrireko be. Bustidxe bada total busti ta likistu ta ezebez. Siku bada gogortzen die hankak, ezin. Gure aiztiek makiña bat bider ei ban udegonien-eta bedarra ebaiten landan ezin ibili, labanak die, ezin ibili, eta erantzi bai abarkok eta galtzutsik be. A txarrak. Gomazkue? gomazkue diruaz be pagaten zan harek ikusitte. Bestela be bai. Gomazkue ona da.
- Pedro: Gero gomazkuek agertu ziren txatuk esaten jakona. Kubiertiaz ein azpidxa egin eta holako txapel bat. Oso senzilluk […]. Elgoibartik ekarten zttiun aittek peridxa egoten zanin. Okerrauek, punta okerrak eta jo ta […]. Harek ez euen gastetarik ezta hamar urtien be. Ekarri be horregaittik eitten zittun merkiek eta.
- Eta nondik ekartzen zittuen?
- Pedro: Elgoibarretik ekartzen zittun aittek.
- Maria: Gomazkuk antzera batekuk izengo zirin. Gomazkoak zirin […] antzekuk. Ekarri eustazan nire lelengo, gora-beherie eitten nabilelako […] pentseu eizu.
Eta harek erabiltzen nittun zapatak modure, janzteko estimauak, Ta harek txatuk etxaldin.
- Maria: Esan gudot gomie, ba gomazkuek, danak antzera batekuk
- Pedro: Beste beste zer bat euken.

Egilea(k): Jon Txopitea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia