Mallabia (Bizkaia)

Baserriko bizimodua

Baserriko bizimodua Baserriko bizimodua. Umetan baserriko lanak egin behar izaten ziren. Udaberrian: patata eta honen inguruko lanak. Gero artua erein. Garia noiz erein behar den. Gaztaina-batzea. Abereekin ere lan handia. Ganajatekoa, lepoan eraman behar.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-009-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriko bizimodua. Umetan baserriko lanak egin behar izaten ziren. Udaberrian: patata eta honen inguruko lanak. Gero artua erein. Garia noiz erein behar den. Gaztaina-batzea. Abereekin ere lan handia. Ganajatekoa, lepoan eraman behar.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelan gogoratzen dozu zure ume-denporia? Basarrixan eta, ze izaten zan? Lan haundixak eitten zenduezen? Zuek aittari ta amari laguntzen...
- Bai, aittai ta amai laguntzen ezkondu artien.
- Bai?
- Lehen holan ixeten zan.
- Ume-umetatik, gaiñera. Edo?
- E?
- Ume-umetatik.
- Bai, bai, bai. Lehen baserrixen jentie biher zan biherra eitteko, [lurrien] ein biher zan ta. Ta gu, anaixa-arrebak, ba, sei gengozan ta bat kanpuen biherrien. Besterik ez zuan egongo.
- [Bueno, jente larrei egonda etxien be]...
- E?
- Egon be [gaixoik] asko etxien.
- Ba! Gaixorik barik, biharra eittekuek be bai. Ta...
- Eta ze bihar eitten zenduezen? Ittulan eta...
- Ze biher?
- Bai.
- Danetik apur bat.
- Danetik. Zelan esango dotsut? Udabarrixan hasten zan patatie ereitteko manejuek, lurra preparau ta... Gero, patatatik hurrengo, patatie jorratu, gero artue erein, ointxe da sasoie artue ta [illarra] ereitteko. Ba, garixe be jorratu. Garixe zemendixen erein eitten da. Haxe lehelengo ortuen. Zemendixen, aurreko urtien. Gero, hurrengo, ba, patatie, erremolatxie ganauantzako ta, ta artue ta [illarra] ointxe. Ointxe, maiatzien, erein [ohi] da. Ta gero, bera jorratu, garixek ebatie etorten da gero, julio ingurun. Ala? Bai, holako baten. Julio, garixek ebai. Gero, ba, eurek jo. Lehen, holan, eskuakin, harrixen ipinitte ihertute. Gero garbittu. Santa Eugeniak be iguel etorten zin denpora txarra bazan. Urte txarra bazan, euritsue, ba, ahal zanin jo bihar.
- Berua bihar izaten zan, ezta?
- Berue biher ixeten zan ta.
- Ta...
- Ta gaztaiñak batu.
- Gaztaiñia be batzen zenduen?
- Gaztaiñak bai, gaztaiñak zerien, zemendixen.
- Udaguenien.
- Udaguenien, [seguru egon], zemendixan gaztaiñak. Baiña danien ez zin egoten, e? Baiña egon zan lekuen. Gurien be egon zan.
- [...gaztaiñia asko]
- Bai, bai. [Gurin] asko euen.
- Orduan, soluan lan eitten zenduen eta aberiekin be...
- Bai, bai, bai. Aberiekin be bai.
- Aittari-eta laguntzen...
- Aittai-ta laguntzen. Hoixe! Famelixa danak eitten eban, ba, batak biher bat... Ganauei ganajaten, --ganajatekue [esaten] zan bedarra--, ebaitte ekarten eben. Bihar haundixa egoten zan. Lepun ekarri biher izeten zan. Gero, ba, astuen ta holan ekarten zien, baiñe lepun, kargie eindde, bederatzi arruko [karga...]. Neu be erunde na '.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia