Mallabia (Bizkaia)

Mallabiko antzinako kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-005-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txahal-hiltzea. Emakumea goruetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Edurras, Goittako osaba sana ta Uxartekue, Otzoneko eskatzien, suonduen jauasen, Domingo be éurekin. Orrek mutikuek jauasen da, akordau jakuan aintxe, daun-daun, txala ill bidabela, eta esa(n) jutzan Goittako osabiai:
- Txala ill bijuat ointxe, eutzikutzek?
- Bai, eutzikutzet.
Jun da kortatik ekarri juan txala "txikili-txokolo, txikili-txokolo", bietz-oskolotz baten.
"Ill eingo ete jok" pentzatzen egon ei sittuan eurek eta, baitte, eta ataire ta "digrosk" jo ta garbittu juan txaloi.
Paskula, Domingon andrie, Goittan górutan suan da batamatek esa(n) jutzan Domingok txala ilddabela ta jun dok Paskula etxa:
-Baiñe, Domingo, ser einddozu?
-Su ixixillik, ándrak óilluen árrautzekin da beixan esnias ainddu, bestela ixixillik-esa(n) jutzan Domingok. Txala ildde-garbi ei(n) juan.
Gero, bixaon goxien, Goittako osabie jun suan atza ta, odoloste bat sotzien sartute jeukan Domingok, prasatan erretzen. Goittako osabiai, -gurok?-eskiñi tte, -es neuk jan bijuat- ta buelta ein dde berak ja(n) juan odolostioi.
Oixok danoi.

Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia